Oraingo honetan astean zehar Informazio eta Komunikazio Teknologiko-ko
irakasgaian landu ditugun hainbat aspektu agertuko dira. Beraz, hasiera emango
diogu denok batera!
![]() |
| http://www.blogdefarmacia.com/el-papel-de-la-tecnologia-digital-en-el-desarrollo-de-los-ninos/ |
Igaro dugun aste hau bigarren maila hasi dugunontzako lehen astea izan da.
Beraz, urduritasuna eta urtean zehar emango genuenaren ez-jakintasuna airean
geneukan. Gure sorpresarako, IKT irakasgaian, blog bat sortuko genuela esan
ziguten. Eta horrela izan da.
Praktiketan, ordenagailu gelara joan eta hainbat gauza erakutsi zizkigun irakasleak.
Egun horretan berez, gure blog-a izango
zen puntu nagusiak habian jarri genituen. Bigarren egunari dagokionez, gehiago
zentratu ginen gauza berriak ikasteko eta gure blog-a modu honez erabiltzeko.
Aste honetan zehar gure eskura dauden hainbat web-guneetan sartu gara. Horrez gain, askotan erabiltzen dugun eta gure lanak aurkezteko tresna ohiko bati buruz zenbait gai komentatzen ibili gara. Hala nola, ze letra mota erabili, tamaina edota erakargarria izateko zer egin. Klasean egon bazara argi edukiko duzu PowerPointari buruz hitz egiten nagoela.
Bloga aberasteko eta baliabide berriak erabiltzeko asmoz, hurrengo tresnetan ere zenbait ezagutza eskuratu ditugu:
Copyscape motatako web-gunean sartu ginen bloga babesten duen gadget bat edukiz.
Creativecommons lizentzia edukitzeko ere zelako pausuak jarraitu behar diren ikasi genuen.
youtube ere, sarritan erabiltzen dugun tresna da eta noizbaiten bideoren bat txertatu nahi badugu orain badakigu zer egin.
slideshare nola erabiltzen den ikasi genuen. Gure bloga aberasteko tresna bikaina da zerbait gaietan sakondu nahi badugu.
issuu nire gaiarekin zerikusia duten beste lan batzuk topatzeko ere balio du.
Hau guztiaz gain, Ipuin bat sortzen hasi gara, bukatzen dudanean blogean txertatuko dudana.
Ikusi ahal izango duzuenez, Zaunk izena jartzea erabaki nuen. Beste hainbat ere neuzkan buruan baina ezin izan nuen hartuta baitzeuden. Pixkanaka-pixkanaka eta irakasleak erakusten digunari esker, blog hau itxura hobeagoa hartuko duela ziur nago.

Oraingoz agur esan behar dut baina laster bueltan egongo naiz.
Hurrengorarte!

iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina