2014(e)ko abenduaren 20(a), larunbata

HAUSNARKETA FINALA

Kaixo lagunok:

Hasten den guztia, lehenago edo beranduago bukaera datorkio eta horrela gertatu zaio lau-hilabeteko honi. Ez nago esaten betirako agur bat, baizik eta gero arte bat. Denbora daukadanean, zuei idazten jarraituko dut, blog-aren kontu hau oso interesgarria iruditu zaidalako.

Irakasgai hau bere osotasunean hartuz oso interesgarria iruditu zait. Praktikei dagokionez, behar-beharrezkoak iruditu zaizkit gehienbat teoria praktikan jarriz ikasi dudalako. Era berean, hainbat programa berri erabiltzen ikasi ditut. Baina ez bakarrik erabiltzen, baizik eta horiek existitzen direla ere ikasi dut ez dudalako inoiz horien berri eduki. 

Etorkizunari begira, uste dut blog hau oso erabilgarria egingo zaidala, edonoiz zalantzaren bat badaukat bloggera jo dezakedalako, eskura edukiko baitut lau-hilabeteko honetan lantzen egon naizen guztia. Blogarekin jarraituz, esan dezaket nahiko ordu sartu ditudala nik nahi nuen emaitza finala lortzeko eta nire ustez, nire blog honetan sartzen den edozeinek ikus dezake egin dudan lan guztia.

Magistralak ere ez ditut gutxietsi nahi, horietan ere asko ikasi dudalako. Nire klaseko kideek aurkezpen bikainak eskaini dizkigute eta horien laburpenak blog-ean jartzen joan naiz. Beraz, horien azalpenak entzuten nituen bitartean, gero blog-ean idazten nituenean, horiek txukuntzen nituenean eta azkenik sarrera osoa errepasatzen nuen bitartean, prozesu horretan gauza asko ikasi ditut.

Ikusten duzuenez, ez daukat hitz txarrik irakasgai honi dagokionez. Pixkanaka, nire IKT-rako gaitasuna garatzen joan naizela ikusi dut eta egindako prezesu osoaz asko disfrutatu dut. Gainera uste dut, irakasgai honetan ikasitakoa, beste irakasgai batzuetan ere erabilgarria izango zaidala. 

Beraz, aurreko guztia esan eta gero, orokorrean prozesu osoan egindako aurrerapenarekin gelditzen naiz. 

Laster arte!

2014(e)ko abenduaren 19(a), ostirala

Hamargarren astea: Praktika

Egun on!

Ia-ia aste bukaeran gaude eta horrekin batera, lau hilabeteko honen bukaerara ere heltzen ari gara.

Osteguneko praktikan, mugikorrean erabiltzen ditugun programez hitz egiten hasi gara. Konkretuki, guk erabiltzen ditugunak eta gure gainontzeko kideek ez. Guztion artean komentatzen, hainbat programa desberdin agertu dira, besteak beste, ondorengo hauek:

-Clean master: Nik atera dut honi buruzko ideia. Gehienbat gure mugikorrean atxintzen ditugun elementuak guztiz desagertzeko erabiltzen dugu, hau da, bigarren  zabortegi bat izango balitz bezala.
-Documentos: Mugikorrean idazten duzu eta zuzenean idazten dizu drive-ean, mugikorrarekin edo beste aparatuekin ere erabili daiteke.
-QR (Quick Response) mugikorra honi dagokion informazioaren alboan ipintzen duzu eta begiratzen ari zarenaren informazioa ematen dizu web-gune batean sartuz. Beraz nahi dugunaren arabera, informazio gehigarri eman ahal digu, baina betiere, programa hau instalatuta eduki behar duzu mugikorrean.

Beraz, guk, hau ikusi eta gero, gure blogaren QR-a prestatu dugu. Ze tresna erabiliko dugu horretarako? Tresna asko daude horretarako, baina guk, UNITAG erabili dugu. Ikusi ahal duzuen bezala, nire blog-aren eskuma aldean jarri dut.

Beste aspektu batzuei hitz egiten egon gara. Horietako bat, 5-6 mailetan lantzeko oso praktikoa izan daitekeena eta baita eduki ditzakegun ondorengo irakasgaietan. Informafria, grafiko bat da informazioa emateko. Klasean, programa hau erabiltzen egon gara ikusteko zelan funtzionatzen duen. Nik urtaroei buruzko gaia aukeratu dut eta ondoren daukazue nik egindako lana:


Informafria modukoa baina ez dena guztiz berdina, wordle egiten duen hodei hizki bat da. Erabilera didaktikorako niretzat baliogarria izan daiteke baina baita taldean lan egiteko. Oso gustukoa da umeek erabiltzeko. Beste programa interesgarri bat eta aukera gehiago ematen diguna, tagxedo izango litzateke. Ondoren daukazue azken honen argazki bat ideia bat egiteko:


http://karenwebster.global2.vic.edu.au/files/2010/06/week9_tagxedo.jpg

Sarean dagoen guztia ezin dugu ezagutu, baina gutxienez, jakin behar dugu hori aurkitzen. beraz, zoobust bezalako zerbait bilatu nahi badugu, google-en "programas como zooburt" jarri dezakegu eta horren antzekoak diren beste programa batzuk topatu ditzakegu.

Klaseko kide batek erakutsi digu beste mota bateko programa oso interesgarria. Hau, colarapp izango litzateke, eta benetan harritu egin nau. Honen bideoa ikusi dugu eta suposatzen da, programa honek eskaintzen dizkigun marrazki batzuk margotuz, ondoren hiru dimentsiotan ikusi ditzakegula.

Osteguneko praktika honekin bukatu da. Ostiralean berriz, modulu laneko bideoak ikusten ibili gara. Arigarria da zelako ideia desberdinak dauzkagun talde bakoitzak. Oso dotoreak gelditu dira guztiak, hala ere, onartu behar dut batzuk beste batzuk baino gehiago gustatu zaizkidala. Gainera, talde batean konkretuki, ez zen ulertzen esaten zutena musika eta zarata gehiago zegoelako bideoan eta horrek mezua jasotzeko zaila zen.

Hiru aurkezpenak, ondare kulturalari buruzkoak izan dira eta talde bakoitzak nahi izan dugun bezala landu dugu. Lehengo taldeak, Bilboko leku batzuk erakutsi dizkigute. Bigarren taldea, niri dagokidana izan da eta Anbotoko Mari-ri buruzko bideoa egin dugu. Hirugarren taldeak, bertsoak aukeratu dituzte. Azkenik, beste talde baten bideoa ikusi dugu nahiz eta ez zuten aurkeztu behar. Eskertzekoa da bideoa erakutsi izana, ez zutelako zertan egin behar eta hortik hainbat gauza ikasi ditugulako.

Baina orokorrean asko gustatu zaizkit eta izugarrizko lana egin behar dugu hau aurrera atera ahal izateko.

2014(e)ko abenduaren 18(a), osteguna

Hamargarren astea: Magistrala

Kaixo blooger maitiak:

Jakinaren gainean ez bazaudete, aste hau, lau hilabeteko honi dagokion azken astea da. Baina lasai egon, oraindik berri asko jasoko dituzuelako.

Gaurko magistralean, hiru aurkezpen eduki ditugu, beraz, banan-banan ekingo diogu bakoitzaren aspektu nagusiak azaltzeari:

"PLE era MOOK kontzeptuak aztertu" izan da lehenengo taldearengandik jaso dugun aurkezpena. Bertan, beste hainbat gauzen artean, irakasleei beren ikas-prozesuaren gaineko kontrola eta kudeaketaren berri edukitzen laguntzen die. Kontzeptu hau 2004. urtean agertu zen konferentzia batean baina hala ere, 2001ean egindako proiektu batean sortu zuten lehen aldiz. Honetan, badaude nolabaiteko alde on batzuk, bestean beste:
-Galdetuz, erabakiak hautatuz... talde lana bultzatzen dela 
-Lankidetza bultzatzen duela
-Adin guztietarako bideratua dagoela
Baina era berean, alde txarrak ere badaude eta garrantzitsuenen artean, edukien plagioa ager daiteke.

MOOK-ak, on-line kontzeptu orokorrak dira eta ingeleseko termino bat da. Orokorrean, euskaraz eduki dezakegun, dohaineko edo kostu txiki batez eta mugarik gabe pertsona guztiei zuzendutako programa da. David Cornier eta Bryan Alexander honen autore moduan agertzen dira. Gertaera garrantzitsuena 2011an izan zen 160000 pertsona baino gehiago matrikulatu zirelako, inteligentzia artifiziala izeneko on-line ikastaro batean.

Baina nola erantzun diezaiokegu hurrengo galdera honi: Noiz esan dezakegu distantziako ikasketa bat jasotzen ari garela? 
Distantziako ikasketa dela esateko, eskakizun batzuk eskatzen dituzte; Besteak beste, ikastaro bat izatea, izaera masiboa izatea (hasiera matrikulazioa kopurua mugagabea izatea eta denen eskura egotea), on-line izatea eta irekia izatea.

Hainbat mook mota daude; lehengoa xmooc (matrikula gehien dituena eta unibertsitateko irakasleak gauzatzen dutena), bigarrena cmooc (informazio trukaketari esker ezagutza lortzea, ezaguera elkarrekin sortzen) eta azkenengo mota, aurreko bietan oinarritutako mooc-a izango litzateke.

Bigarren taldea, bere gaia modu entretenigarri eta ez-ohiko batean aurkeztu digute. Beraz, joko ezagun batez baliatuta "quien quiere ser millonario" jokoari esker, zenbait galdera proposatu dituzte, hala nola: 
Ze ezaugarri ditu kultura multimodala? Galderari erantzuteko, lau erantzun aurkezten zizkiguten, non bakar bat baino ez zen zuzena. Ondoren, horri buruzko informazio gehigarria ematen zizkiguten. Erantzun honi dagokiona: XXI mendeko teknologia da, teknologia ezberdinak erabiltzen dituztelako eta formatu eta hizkuntza desberdinak, aditu batzuk lau alfabetatze berri daudela ere esan digute:

-Audiobisuala: 80-90 hamarkadetan gauzatu zen. Teknologia, ahalmen edo gaitasun batzuk garatzea du helburu eta ikasleak prest egon behar dira etorkizuneko behararrei teknologiari erantzun egoki bat eman ahal izateko.
-Informazioala: informazioa aurkitzeko sortu da gehien bat.
-Analogikoa
-Anitza: esan ditugun beste hirurak bateratzea izango litzateke. Honen dimentsioak, instrumentala, axiologikoa, kognitiboa eta sozioaktitudinala izanik.

Eskoletan, helburu hezitzaile garrantzitsuenetariko bat, erabiltzaile kontziente eta kritikoak heztea izango litzateke. Honekin lortu nahi da ikasleak ordenagailu baten aurrean egoterakoan beti edukitzea kritika bat, jakitea dena ez dagoela ondo.

Ikasleei, informazioari buruz hitz eginez, informazio gehiegi dute. Informazio trafiko ugari dago, baina informazio asko edukitzea ez du esan nahi guzti hori ona dela. Gaur egun gazteek gain-informatuak daude eta hori arazo larria da. Eskolaren eginbeharra umeek pentsamendu kritikoa garatzea izan behar da gain-informazio horri aurre egiteko. Beraz, irakasle bezala, irakatsi behar diegu informazioa bilatzen, beraien beharrei egokitzea eta iturri fidagarritik ateratzea.

Beste galdera bat, "zeintzuk ziren jakintza iturriak hezkuntzan?" izan da. Lehen, irakaslea eta liburuak izango lirateke erantzuna. Aintzina, irakasleak jakintzaren monopolioa zuen eta ikasleak liburuak edo irakaslea esandakoari egin behar zuten kasu. Baina gaur egun, hori ez da horrela, ikasleek edonon bilatu dezakeelako informazioa.

"IKT-ak gaur egungo eskolan" aurkeztu digute azkenengo taldekoek; 
(Area. M. (2009). La competencia digital internacional, Santander: UIMP)
IKT-ak hezkuntzan txertatzen ditugunean pentsatu ohi da ikaragarrizko berrikuntza egiten gaudela, baina hori ez da beti gertatzen batzuetan prozesu tradizional batzuk jarraitzen dituztelako.

Dekalogoekin asteko, garrantzitsuena pedagogia da, ez teknologiak, baina horrek ez du esan nahi teknologiei garrantzia kendu behar zaienik. Bigarren dekalogoan, irakasleak jakin behar dute IKT-en erabilera ez dela bat-batean nabaritzen. hau da, birritan ordenagailu bat erabiltzeagatik ez du esan nahi ikasleen motibazioa lortu behar dugula, apurka-apurka garatu behar da.

Aurreko puntuak kontuan hartuz, metodo didaktikoa da, ikaskuntza sustatzen duena. Garrantzia duena, metodoa da. IKT-ak praktikaren bidez ikasten direnak dira, egiten ikasten da, irakatsi digutena praktikan jartzen.

Aurkezpenei dagokienez, hau izan da dena. Azken honekin bukatu ditugu lau hilabeteko honi dagozkion aurkezpenak eta egingo dudan hausnarketari buruzko sarrera berrian ikusi ahal izango duzue iruditu zaidana.

Geroarte!

2014(e)ko abenduaren 13(a), larunbata

Bederatzigarren astea: Hausnarketa

Nire blog jarraitzaileak bazarete, jakingo duzue, asteko hausnarketa egiteko atal berezi bat egiten dudala eta hona hemen aste honetakoa. Kontuan izan, hemen nire iritzia baino ez dela agertuko, gehiago sakondu nahi baduzue irakurri aste honetan idatzi ditudan gainontzeko sarrerak. Besterik gabe, hasiera emango diot:

Magistralean, hiru taldek aurkeztu behar ziguten haien lana, baina ez denez denborarik egon, bik baino ez digute azalpena eman. Ondoren, bakoitzari buruz iruditu zaidana azalduko dut:

Lehengo taldea: "La web 2.0 en escena"
Esan beharra dago, aurkezpena berez gustatu zaidala. Batzuetan arazoak eduki ditut hauek ulertzerako oso azkar hitz egiten zutelako eta ez zidalako denborarik ematen apunteak hartzeko. Gainera, beraiek egin dituzte marrazkiak eta horrek sormen puntu bat eman dio aurkezpenari. Azkenik esan eman duten web 1.0 eta 2.0ren arteko desberdintasunak erakargarria iruditu zaidala, ez nekiela desberdintasunak zeintzuk ziren.

Bigarren taldea: "e-learning" ari buruz hitz egin digute;
Nabaritu da egin duten ahalegina eta gaiaren inguruan egin duten sakontasuna. Oraingoan apunteak askoz hobeto hartu ditut denbora gehiago eskaintzen zidatelako. Gainera, nahiko orden eskematikoan egin dituzte gauzak eta hori oso lagungarria dela iruditzen zait. 

Praktikak:
Aste honetan egin ditugun praktikak asko gustatu zaizkit. Denbora asko aprobetxatu dut eta egindakoa, etorkizunean balio zaidalakoaren irudipena daukat. Adibidez, Movie Makerrari buruz berri asko nituen baina ez dut inoiz erabili. Asko gustatu zait eta nire ordenagailu pertsonalean deskargatu dut eskuragarri edukitzeko. Bideoekin zerbait dibertigarria egin nahi baduzu, aukera ezin hobea da.

Horrez gain, Hot Potatoes programa erabili dugu. Ez nekien horrelako ariketa onak egin zitezkeenik eta ziur nago erabiliko dudala noizbaiten. Gainera, ariketa lasaitasunez egiteko aukera edukita, askoz gehiago disfrutatzen dut ez dudalako guztia arineketan egin behar. 

Azkenik, eta honekin asko disfrutatu dudana, Voki izan da. Ahotsa grabatzeko zailtasunak eduki ditut baina behin lorturik ikaragarri gustatu zait. Lagunei eta guzti erakutsi diet egindako lan finala eta zoriondu naute esanez beraiek ezingo luketela egin. Animatu diet saiatzera nik gauza bera pentsatzen nuelako eta azkenean honetaz disfrutatzen bukatu dudalako.

Ez daukat ezer gehiago esateko. Hurrengo astean berri gehiagorekin etorriko naiz. Ordura arte itxaron beharko duzue. 

Geroarte!

2014(e)ko abenduaren 12(a), ostirala

Bederatzigarren astea: Praktikak

Egun on blogger irakurlea:

Aste honi dagozkion praktikak irakurtzeko prest zaude? ba ekin diezaiogun batera!

Osteguneko praktika:

Egun bitxia izan da. Hasteko, Hot Potatoes programa erabiltzen egon gara. Honi buruzko nondik norakoak entzunda neuzkan baina inoiz ez diot ekin ariketa bat egiteari. Hori da hain zuzen ere gaurko klasean egin dugun gauzetariko bat. Denbora utzi digu nahi genuen ariketak egiteko eta nahi genuen moduan arakatzen ibili gara lortu ahal izateko. Nire kasuan, bakarrik egin dut eta ez zait zaila iruditu. Hori bai, bloggera ekartzerako orduan, zailtasun gehiago eduki ditut, baina esaerak dioen moduan, Ezina ekinez egina! Beraz, ondorengo estekan "klik" egiten baduzue, ariketa egin ahal izango duzue, animo!

Ekin gogor ariketari!

Horrez gain, Movie Maker programa erabiltzen ikasi dut. Berez, kartel batetik, gauza batzuk enfokatu behar ditugu eta horretarako kartel hori zenbait aldiz moztu eta musika bat jarriz "pelikula" bat sortu. Ez digu denborarik eman amaitzeko, eta hori dela eta, bihar jarraituko dugu.

Ostiraleko praktika:

Aurreko egunean hasi ginen bideoarekin jarraitu dugu. Behin hau amaitzerako orduan, hau publikoaren esku jartzea dator. Gehien bat, publikatzea erabaki dut, informazioa guztien esku edukitzearen alde nagoelako. Beraz, bideoa publikatzerako orduan, bi aukera azaldu digu irakasleak: Alde batetik, drive era igo dezakegu eta ostean publiko bezala jarri. Beste alde batetik, youtube era igo eta bertatik etiketatzeko aukera ere edukiko genuke.
Horrez gain, eta nik erabili dudana, blog-a eskaintzen digun bideoak igotzeko aukera erabili dut. Zuek ere disfrutatzeko, alboan daukazue nirea:

Honekin amaitzerakoan eta gure kideen bideo batzuk ikusi eta gero, ariketa batekin lanean ibili gara. Oso egokia izan daiteke laugarren edo bosgarren mailan dauden ikasleekin lantzeko baina baita ere adin txikiagoko aurrekin ere erabili dezakegu. Grabaketa, audio, musikaz edo berbetan audio artxibo bat da. Nahi izatekotan, momentuan entzun daiteke edo hiru urte barru edo nahi dugunean, hor dagoelako. Asmakizuna, kanta edo beste edozer gauza ere egin daiteke programa honekin. Beraz, hau esan eta gero, talde bakoitzari ondorengo programak erabili ditu: vokispreakerpodomatic eta poderato.

Nik, bideo hau erabiliz, gabon zoriontzuak pasa ezazuela espero dut eta txintxo portatu behar zaretela ere gogoratzen dizuet.

Laister arte!

2014(e)ko abenduaren 11(a), osteguna

Bederatzigarren astea: Magistrala

Kaixo irakurleok:

Aurreko modulo astea igaro eta gero, bueltan nago pilak kargaturik. Gaurkoan printzipioz, hiru aurkezpen egoteko prestaturik zegoen klasea, baina denbora dela eta, bi aurkezpen baino ez ditugu eduki.

Lehenengo aurkezpena, "la web 2.0 en escena"-ri buruz izan da. Honi buruzko historia kontatu digute. Hala nola, web hau 1999an sortu zela esanez baina berez 2005. urterarte ez duena indarra hartu. Horrez gain, oso baliagarria den desberdintasun bat kontatu digute. Hain zuzen ere, web 1.0 eta web 2.0ren artean dauden antzekotasunak eta desberdintasunak. Hasiera batean, web 1.0 erabiltzaileak webmasters-ak ziren eta horiek kontrolatzen zituzten beraien orrialdeak. Web 2.0 edonork aldatu dezake, hau da, erabiltzaileak aktiboki parte har dezakete, bideoak, argazkiak edota beraien iritziak emanez eta horrela sofware sozialaren sorrera ekin diogu. Web 1.0 eta 2.0-n ere sumatzen dugu beste aldaketa bat, protagonisten artean web 2.0 sarean sartzen eta edukiak sortzen dituztelako. Web 1.0 egoera estatikoa aurkezten digu (web orria helburu zehatzerako sortu da eta denboran aurrera joan ahala ez dena aldatzen). Web 2.0 aldiz, egoera askoz dinamikoa da. 

Behin aurreko guztia ikusirik, web 2.0 funtzionamendu teknikoetan oinarritu dira. Honen barne dauden elementu tekniko oinarrizko horiek, search, authoring, link, signals, extensions eta tags kontzeptuak izango lirateke.

Azkenik, web 3.0-ra abiatzen garela dirudiela esan digute. Arraroa iruditu zait, honi buruz eduki dudan lehen berria delako. Bost ezaugarri nagusi edukiko ditu:
-Irekiera eta bateragarritasuna izango da.
-Eraginkorra.
-Web 3.0 3D. adituek diote beste nolabaiteko ikuspuntua ematen diotela bere programari.
-Informazioaren kontrol segurtasuna edukiko du. Bilatzen diren datuak oinarri batean nolabaiteko baliagarritasuna izateko.
-Web semantikoa. Agertzen den informazioa zehatza izateko.


Bigarren taldea, "e-learning" gaiaz hitz egin digute. Teknologiek izugarrizko rola hartu dute gaur egun gizartean. Nahiz eta hitz hori ingeleraz egon, hainbat hizkuntzetan ere erabilia izan da. 

Ezaugarriak:
-Hesi espasio-tenporalak desagertzen dira. Informazioa 24h eduki dezakegu eta nahi duten lekuan begiratu dezakete.
-Heziketa biguna da, lagungarria eta bakoitzari egokitua.
-Ikaslea prozesuaren erdigunea da.
-Irakaslea ez da erdigunea izango eta ikasleei laguntza eskainiko die.
-Eduki eguneratua eta ikasteko modukoak izango dira.
-Etengabeko komunikazioa da.

Ez hori bakarrik, gainera, e-learning, geroz eta komunagoa dena lehen hezkuntzan ikustea, aspektu garrantzitsu batzuk komentatu dizkigute. Informazio eta komunikaziorako teknologiekin ikasten duten ikasleak, beraientzat askoz erakargarriago da eta asko ikasten da honi esker. Baina pertsona batzuk, kontra agertzen dira. Adibidez, uste dute, umeek denbora hau, aisialdirako edo jolasterako denbora balitz bezala ulertzen dutela eta hezkuntza ez da aisialdia. 

Adibide batzuen artean moodle aipatu digute. Unibertsitate edo goi-mailako ikasketetan erabiltzen den sistema da. Martin Dougiamas sortu zuen 2002. urtean eta lau rol desberdin aurki ditzakegu. Ikaslea (non kurtsoaren edukiak irakurri eta ariketak egiten dituzte), irakaslea, administratzailea (erabiltzaileren eta funtzionamenduaz arduratzen direnak) eta gonbidatua. Gehigarri moduan, ondoren agertzen den argazkia jarri dut moodel-en logo ofiziala dena:

http://www3.uco.es/moodlemap/images/logo_moodle.png
Moddle plataformak, abantailak eta desabantailak dakar. Abantailen aldetik, erosotasuna, lan kooperatiboa, material didaktikoaren erraztasuna eta eskuragarritasuna izan daiteke. Baina, era berean, desabantailak ere aipatu dituzte, hala nola oinarrizko ezagupenak eduki behar direla, interneten beharra edota sozializazio eza dagoela.

Magistralei dagokionez, hau izan da dena aste honi dagokionez. Gehiago jakin nahi baduzue, ez galdu aste honetan idatziko dudan praktika eta hausnarketa mezuak.

Laster arte!

2014(e)ko abenduaren 3(a), asteazkena

Zortzigarren astea

Kaixo irakurleok,

Astero egiten dudan bezala, berriro ere idazten nabil gertatutako azken berriak komentatzeko. Dagoeneko zortzigarren aste bukaeran gaude, ze azkar igarotzen den denbora ezta?

Aste oso hau, modulu astea izan da, beraz ez dugu klaserik jaso. Hala ere, modulu lanarekin aurrera jarraitu dugu, lan oso potoloa delako. Baina hala ere, txutxu-mutxu bat kontatzea gustatuko litzaidake.

Komunikazio gaitasuneko mintegia eduki dugu eta bertan IKT-rekin erlazionaturik dagoen teknologia berri bati buruz hitz egin digu irakasleak. Gaur egun, irakasleei lana errazteko, markin programa sortu  dute. Jarritako estekan "klik" egiten baduzue, beraien web gunera eramango dizue, baina zoritzarrez ingeleraz baino ez dut topatu. Dena den, mintegi honetan, teknologien bidez gramatika irakasteko ariketez hitz egin digute. Nire burua blog honetan sartuta daukadanez, arineketan etorri naiz zuei komentatzeko.

Modulu astearekin jarraituz, DAL lanerako eskatzen diguten bideoaren grabaketa egiten egon gara. Nahiz eta erreza dirudien, egundoko lana dago prestatzeko, grabaketak egiteko eta hau guztiaz gain, muntaia egiteko. Gainera denbora gutxi eta gauza asko egiteko beharra daukagu. Hala ere, egoera hori ikusirik, ahal dugun hobekien egiten saiatzen gara.

Bideoa, Anbotoko Mariren inguruan joango da, baina oraingoz, ezin dizuet ezer gehiago aurreratu. Hurrengo astean berri gehiago jasoko dituzue.

Hausnarketa:
Nahiz eta aurreko ataltxo batzuk hausnarketak izan, atal berezi bat jarri nahi nion hausnarketari. Beraz, hona hemen:
Lanez gain gaude guztiok eta hori gure artean nabaritzen da. Baina hala ere, aurpegi ona jartzen saiatzen gara gauzak nahi ditugun bezala ateratzeko. Gainera, guztiok ideia berriak ematen ditugu eta horien arteko "mix" bat eginez, oso ideia orijinalak ateratzen dira. Hala ere, azkenengo emaitza ikusteko gogo izugarriak dauzkat eta guztia behar den bezala atera dela jakiteko irrikan nago. Nire ustez, kurtso osoan zehar ematen dizkiguten bi aste horiek modulua egiteko, ezinbestekoak dira. Hauetan lan asko aurreratzen dugu eta arnasa hartzeko balio digu. Aurreko guztia kontuan izanda, uste dut oso lan ona egiten gaudela eta gogotsu parte hartzen ari garela. Espero dut hau honela jarraitzea.

Besterik gabe, hurrengorarte!