Kaixo lagunok:
Hasten den guztia, lehenago edo beranduago bukaera datorkio eta horrela gertatu zaio lau-hilabeteko honi. Ez nago esaten betirako agur bat, baizik eta gero arte bat. Denbora daukadanean, zuei idazten jarraituko dut, blog-aren kontu hau oso interesgarria iruditu zaidalako.
Irakasgai hau bere osotasunean hartuz oso interesgarria iruditu zait. Praktikei dagokionez, behar-beharrezkoak iruditu zaizkit gehienbat teoria praktikan jarriz ikasi dudalako. Era berean, hainbat programa berri erabiltzen ikasi ditut. Baina ez bakarrik erabiltzen, baizik eta horiek existitzen direla ere ikasi dut ez dudalako inoiz horien berri eduki.
Etorkizunari begira, uste dut blog hau oso erabilgarria egingo zaidala, edonoiz zalantzaren bat badaukat bloggera jo dezakedalako, eskura edukiko baitut lau-hilabeteko honetan lantzen egon naizen guztia. Blogarekin jarraituz, esan dezaket nahiko ordu sartu ditudala nik nahi nuen emaitza finala lortzeko eta nire ustez, nire blog honetan sartzen den edozeinek ikus dezake egin dudan lan guztia.
Magistralak ere ez ditut gutxietsi nahi, horietan ere asko ikasi dudalako. Nire klaseko kideek aurkezpen bikainak eskaini dizkigute eta horien laburpenak blog-ean jartzen joan naiz. Beraz, horien azalpenak entzuten nituen bitartean, gero blog-ean idazten nituenean, horiek txukuntzen nituenean eta azkenik sarrera osoa errepasatzen nuen bitartean, prozesu horretan gauza asko ikasi ditut.
Ikusten duzuenez, ez daukat hitz txarrik irakasgai honi dagokionez. Pixkanaka, nire IKT-rako gaitasuna garatzen joan naizela ikusi dut eta egindako prezesu osoaz asko disfrutatu dut. Gainera uste dut, irakasgai honetan ikasitakoa, beste irakasgai batzuetan ere erabilgarria izango zaidala.
Beraz, aurreko guztia esan eta gero, orokorrean prozesu osoan egindako aurrerapenarekin gelditzen naiz.
Laster arte!
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina