Kaixo irakurleok,
Astero egiten dudan bezala, berriro ere idazten nabil gertatutako azken berriak komentatzeko. Dagoeneko zortzigarren aste bukaeran gaude, ze azkar igarotzen den denbora ezta?
Aste oso hau, modulu astea izan da, beraz ez dugu klaserik jaso. Hala ere, modulu lanarekin aurrera jarraitu dugu, lan oso potoloa delako. Baina hala ere, txutxu-mutxu bat kontatzea gustatuko litzaidake.
Komunikazio gaitasuneko mintegia eduki dugu eta bertan IKT-rekin erlazionaturik dagoen teknologia berri bati buruz hitz egin digu irakasleak. Gaur egun, irakasleei lana errazteko, markin programa sortu dute. Jarritako estekan "klik" egiten baduzue, beraien web gunera eramango dizue, baina zoritzarrez ingeleraz baino ez dut topatu. Dena den, mintegi honetan, teknologien bidez gramatika irakasteko ariketez hitz egin digute. Nire burua blog honetan sartuta daukadanez, arineketan etorri naiz zuei komentatzeko.
Modulu astearekin jarraituz, DAL lanerako eskatzen diguten bideoaren grabaketa egiten egon gara. Nahiz eta erreza dirudien, egundoko lana dago prestatzeko, grabaketak egiteko eta hau guztiaz gain, muntaia egiteko. Gainera denbora gutxi eta gauza asko egiteko beharra daukagu. Hala ere, egoera hori ikusirik, ahal dugun hobekien egiten saiatzen gara.
Bideoa, Anbotoko Mariren inguruan joango da, baina oraingoz, ezin dizuet ezer gehiago aurreratu. Hurrengo astean berri gehiago jasoko dituzue.
Hausnarketa:
Nahiz eta aurreko ataltxo batzuk hausnarketak izan, atal berezi bat jarri nahi nion hausnarketari. Beraz, hona hemen:
Lanez gain gaude guztiok eta hori gure artean nabaritzen da. Baina hala ere, aurpegi ona jartzen saiatzen gara gauzak nahi ditugun bezala ateratzeko. Gainera, guztiok ideia berriak ematen ditugu eta horien arteko "mix" bat eginez, oso ideia orijinalak ateratzen dira. Hala ere, azkenengo emaitza ikusteko gogo izugarriak dauzkat eta guztia behar den bezala atera dela jakiteko irrikan nago. Nire ustez, kurtso osoan zehar ematen dizkiguten bi aste horiek modulua egiteko, ezinbestekoak dira. Hauetan lan asko aurreratzen dugu eta arnasa hartzeko balio digu. Aurreko guztia kontuan izanda, uste dut oso lan ona egiten gaudela eta gogotsu parte hartzen ari garela. Espero dut hau honela jarraitzea.
Besterik gabe, hurrengorarte!
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina