Egun on!
Ia-ia aste bukaeran gaude eta horrekin batera, lau hilabeteko honen bukaerara ere heltzen ari gara.
Osteguneko praktikan, mugikorrean erabiltzen ditugun programez hitz egiten hasi gara. Konkretuki, guk erabiltzen ditugunak eta gure gainontzeko kideek ez. Guztion artean komentatzen, hainbat programa desberdin agertu dira, besteak beste, ondorengo hauek:
-Clean master: Nik atera dut honi buruzko ideia. Gehienbat gure mugikorrean atxintzen ditugun elementuak guztiz desagertzeko erabiltzen dugu, hau da, bigarren zabortegi bat izango balitz bezala.
-Documentos: Mugikorrean idazten duzu eta zuzenean idazten dizu drive-ean, mugikorrarekin edo beste aparatuekin ere erabili daiteke.
-QR (Quick Response) mugikorra honi dagokion informazioaren alboan ipintzen duzu eta begiratzen ari zarenaren informazioa ematen dizu web-gune batean sartuz. Beraz nahi dugunaren arabera, informazio gehigarri eman ahal digu, baina betiere, programa hau instalatuta eduki behar duzu mugikorrean.
Beraz, guk, hau ikusi eta gero, gure blogaren QR-a prestatu dugu. Ze tresna erabiliko dugu horretarako? Tresna asko daude horretarako, baina guk, UNITAG erabili dugu. Ikusi ahal duzuen bezala, nire blog-aren eskuma aldean jarri dut.
Beste aspektu batzuei hitz egiten egon gara. Horietako bat, 5-6 mailetan lantzeko oso praktikoa izan daitekeena eta baita eduki ditzakegun ondorengo irakasgaietan. Informafria, grafiko bat da informazioa emateko. Klasean, programa hau erabiltzen egon gara ikusteko zelan funtzionatzen duen. Nik urtaroei buruzko gaia aukeratu dut eta ondoren daukazue nik egindako lana:
Informafria modukoa baina ez dena guztiz berdina, wordle egiten duen hodei hizki bat da. Erabilera didaktikorako niretzat baliogarria izan daiteke baina baita taldean lan egiteko. Oso gustukoa da umeek erabiltzeko. Beste programa interesgarri bat eta aukera gehiago ematen diguna, tagxedo izango litzateke. Ondoren daukazue azken honen argazki bat ideia bat egiteko:
![]() |
| http://karenwebster.global2.vic.edu.au/files/2010/06/week9_tagxedo.jpg |
Sarean dagoen guztia ezin dugu ezagutu, baina gutxienez, jakin behar dugu hori aurkitzen. beraz, zoobust bezalako zerbait bilatu nahi badugu, google-en "programas como zooburt" jarri dezakegu eta horren antzekoak diren beste programa batzuk topatu ditzakegu.
Klaseko kide batek erakutsi digu beste mota bateko programa oso interesgarria. Hau, colarapp izango litzateke, eta benetan harritu egin nau. Honen bideoa ikusi dugu eta suposatzen da, programa honek eskaintzen dizkigun marrazki batzuk margotuz, ondoren hiru dimentsiotan ikusi ditzakegula.
Osteguneko praktika honekin bukatu da. Ostiralean berriz, modulu laneko bideoak ikusten ibili gara. Arigarria da zelako ideia desberdinak dauzkagun talde bakoitzak. Oso dotoreak gelditu dira guztiak, hala ere, onartu behar dut batzuk beste batzuk baino gehiago gustatu zaizkidala. Gainera, talde batean konkretuki, ez zen ulertzen esaten zutena musika eta zarata gehiago zegoelako bideoan eta horrek mezua jasotzeko zaila zen.
Hiru aurkezpenak, ondare kulturalari buruzkoak izan dira eta talde bakoitzak nahi izan dugun bezala landu dugu. Lehengo taldeak, Bilboko leku batzuk erakutsi dizkigute. Bigarren taldea, niri dagokidana izan da eta Anbotoko Mari-ri buruzko bideoa egin dugu. Hirugarren taldeak, bertsoak aukeratu dituzte. Azkenik, beste talde baten bideoa ikusi dugu nahiz eta ez zuten aurkeztu behar. Eskertzekoa da bideoa erakutsi izana, ez zutelako zertan egin behar eta hortik hainbat gauza ikasi ditugulako.
Hiru aurkezpenak, ondare kulturalari buruzkoak izan dira eta talde bakoitzak nahi izan dugun bezala landu dugu. Lehengo taldeak, Bilboko leku batzuk erakutsi dizkigute. Bigarren taldea, niri dagokidana izan da eta Anbotoko Mari-ri buruzko bideoa egin dugu. Hirugarren taldeak, bertsoak aukeratu dituzte. Azkenik, beste talde baten bideoa ikusi dugu nahiz eta ez zuten aurkeztu behar. Eskertzekoa da bideoa erakutsi izana, ez zutelako zertan egin behar eta hortik hainbat gauza ikasi ditugulako.
Baina orokorrean asko gustatu zaizkit eta izugarrizko lana egin behar dugu hau aurrera atera ahal izateko.


iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina