2014(e)ko azaroaren 30(a), igandea

Zazpigarren astea: Hausnarketa

Egun on!

Magistralean ikusitakoa komentatzeko, esan dezaket, bi aurkezpenak oso dotoreak izan direla. Hala ere, uste dut garrantzi gehiegi ematen zaiola eskolei mugak jartzerako orduan. Esan nahi dut, nabaritu dudala umeak internetetik nabigatzeko, irakasleak horietaz arduratu behar direla eta mugak jartzeko arduradunak direla. Nire ustez, eskolek badaukate zeregin handia horretan, baina gurasoek ere honetan eskua sartu beharko lukete. Eskola eta familien artean elkarrekintza bat egon behar da leku seguru bat sortu ahal izateko, ez bakarrik alde batena.

Gaur egun umeek arriskuak edonondik topatu dezaketela ere uste dut. Badago proiektu bat arriskuak gutxitzeko baina oraindik amaitu gabe dago eta beraz, oraindik ez du ezertarako balio. Mota honetako proiektuak sustatu beharko genuke leku seguru baten alde eginez. Hala ere eta ikusitakoak ikusita, etorkizun hurbilean honekin lortutako arazoak aurkituko ditugula uste dut.

Aste honetako lehenengo praktikan, programa interesgarri batzuei buruz hitz egiten egon gara. Educaplay adibidez, oso web gune interesgarria dela iruditzen zait zenbait arlo sakondu dezakegulako honen bidez. Gainera, klase partikularrak ematen baditugu interesgarria da honelako programak eskura edukitzea zerbait planifikatu nahi badugu.


Bigarren praktikan, irakasle ohiak etorri dira Euskal Herriko magizteritza fakultatea nolakoa den ikustera. Oso pozik ziruditen guztiak baina pixkat arrituta utzi digute hainbeste jende klasera sartu direnean. Deigarria iruditu zait ikustea, guzti guztiak emakumeak zirela, ez zegoela gizon bat ere ez. Harira berriro bueltatzen, klasean landutako "ikasteko modu berriei" buruzko gauzatxo bat komentatu nahiko nuke. Teknologia ezberdinei buruz hitz egiten egon gara eta ondorioztatu dut, gaur egun, ezinbestekoa dela umeei teknologien erabilpena erakustea. Hau da, geroz eta gehiago erabiltzen ditugu eta beraien eguneroko bizitzarako ezinbestekoak bilakatu dira. Beraz, irakasleon artean horiek erakutsi behar diegu.


Hau izan da dena. Espero dut zuen gogokoa izatea. Hurrengo astean berri gehiagorekin bueltatuko naiz. Gero arte!  


2014(e)ko azaroaren 28(a), ostirala

Zazpigarren astea: Praktika

Arratsalde on blogger irakurlea!

Gaurkoan, IKT-n eduki ditugun praktikei buruz hitz egingo dizuet. Horretarako, bideoei buruz hitz egingo dizuet. Modulo lanerako bideoak grabatzen hasi gara, eta batzuetan, bideo horiek leku batetik bestera pasatzeko, bateraezintasunak egon daitezke. Beraz, gauza hauek ez gertatzeko, bideoak, soinuak etab. gorde behar ditugun formatuez hitz egiten egon gara. Hala ere, model-en dauzkagu honi buruzko apunteak noizbaiten arazoren bat badaukagu horra jo ahal izateko.

Hezkuntza sofwarra zer den ikusten ibili gara. Hau, hezkuntzarako bereziki prestatuta dagoen programa da, ahurrek modu seguru batean erabili ahal izateko. Hau da, hezkuntza-sofwarea deitzen zaio irakaskuntzara eta ikaskuntza autonomora zuzendurikoari eta, gainera, gaitasun kognitibo batzuen garapena ahalbidetzen duenari.

Lehengo eta behin, Jklik buruz hitz egiten egon gara.  Desberdintasun txiki bat dago klik eta Jklik-en artean. Badakizue zein den desberdintasun hori? Jklik programa, Java programarekin erlazionatuta dago eta sarean sartzeko konekzioa eduki behar da. Egia esan, bestea baino askoz dinamikoa da. Klik programa aldiz, ez da hain dinamikoa baina duen abantailetako bat, zure ordenagailuan jaitsi dezakezula da, interneten beharrik izan gabe.

Programa, aukera ematen du  ikasleen grafikoak ikusi ahal izateko baina batzuetan kontu handiz ibili behar gara, ikasle batzuk oso urduri jartzen direlako ikusten dutenean zenbat akats egin duten. Matematikari buruzko programa batean sartu gara eta bertan trasteatzen ibili gara neurriak eta distantziei buruz. Nahiko dibertigarria izan da eta gure artean barre batzuk bota ditugu batzuek erantzun hori ez zekitelako.

Aurreko programa bezalako beste web gune interesgarria educaplay daukagu. Ohar modura esan genezake, programaren azkenengo bertsioa deskargatu nahi izatekotan, kontuan eduki beharko dugula deskarga hori egiterako orduan 5 zenbakia agertzea.

Behin bi programa hauek ezagututa bi ariketa mota egin du bakoitza. Batzuk bikoteka egin dute, baina nik aldiz, banaka. Esan beharra dago ondoren agertuko diren ariketak gauzatzeko, arpidetu behar gararela, baina honek ez du inolako oztoporik suposatzen. Batzuetan, arazoak sortzen dira eta estekan "klik" egitean. Arazoa zera da; agertzen zaigun esteka berri horretan, nik egindako ariketa ikusi ahal izateko, FLASH modura aldatu behar da, ariketaren goiko aldean dagoena. Gomendatzen dizuet ondorengo bi esteketan sartzea:

Bakoitzak bere ariketak egin eta gero, batzuek egin dituztenak ikusten egon gara, eskema desberdin batzuk ikusiz.

Bigarren praktika egunean, Web 2.0-rekin hasi dugu. Gaurko eguna nahiko arraroa da, izan ere, fakultatean mota desberdineko ekitaldiak daudenez, klaseak lehenago amaituko ditugu. Baina honek, ez du eraginik izango IKT irakasgaian. Gatozen harira berriro. Esan bezala, eskola2.0 arakatzen ibili gara.
Hau guztiaz gain, komikiak edo ipuinak egiteko, pixton programa erabiltzen egon gara. Nire kasuan nahiko arazo eduki ditut komikia publikatzerako orduan. Hasieran konturatu gabe, adingabekoa nintzela jarri dudalako eta beraz, gurasoen baimenik gabe ezin nuelako publikatu. Azkenean, aldaketa batzuk eginez, lortu izan dut eta beherago ikusi ahal izango duzue. 

Beste hainbat gaiez hitz egiten egon gara. Hala nola, PLE (Personal Learning Environment) buruz. Hauek, norberak  ingurunea teknologiaren arabera duen pertsepzioa izango litzateke, hau da, norberak nondik autoikasten duen.
Beste bat  LMS (Learning Management System) da. Ikasteko plataformak dira, adibidez, egela edo iaz erabili genuen moodel plataforma.
Mooc (Massive Online Open Course) modu masiboan on-line egiten diren ikastaroak dira. Gehienbat, hauek komentatzen ibili gara geroko azalpena ondo ulertzeko balio digutelako.

Ia klasea bukatzeko minutu batzuk falta zirela, LMS y PLE bideoa ikusi dugu. Honetan, argi ikusten da ikaslearen profila aldatu dela. Azkenean, bideo amaitzen da irakaslea ikasleari laguntza eskatzen ez dagoelako ikasleen eskakizunei erantzuteko prestatua. Orain esandako hau, lotu dezakegu ondoren egin dugun ariketarekin.

Gaur egun daukagun paradigmaren oinarrian, hainbat paradigma mota ditugu. Horien artean, ulertzeko, aplikatzeko, analizatzeko ebaluatzeko eta batez ere sortzeko paradigmak daude. Gure inguruaren protagonistak guk gara eta honek zerikusia dauka maila formalean eta informalean ematen den irakaskuntzarekin. Honako hau da nagusitzen ari zaigu gaur eguneko mundu berri honetan. Horrekin batera esaten ari da zenbait tresnek aukera ematen digutela bakarrik gogoratzeko, analizatzeko, aplikatzeko sortzeko edo ebaluatzeko. Zenbait material bakarrik balio dute gauza bat baterako edo hori da gutxirenez esaten dena.

Aurrekoarekin jarraituz, esan genezake oroitzea, ulertzea eta aplikatzea behe mailako gaitasun moduan daudela. Baina  hala ere, hurrengoak ere beharrezkoak dira. Bigarren atal honetan, analizatzea, sortzea eta ebaluatzea daukagu, goi mailako gaitasunak moduan ezagutzen direnak. Guk, maisu maistrak izango garenez, behe mailan usten baditugu gure ikaslean, teknologiaren aldetik nahiko pobre izango dira. Askoz hobeto goi mailan usten baditugu.

Hau izan da dena aste honi dagokionez. Espero dut disfrutatu izana. Baina lehenago, aurretik komentatu dizuedan komikiarekin utziko zaitutet. Hurrengorarte!

2014(e)ko azaroaren 26(a), asteazkena

Zazpigarren astea: Magistrala

Kaixo irakurleok!

Dagoeneko zazpigarren astea hasi da. Horrekin batera, astero daukagun planteamenduarekin jarraitu dugu, magistralean bi aurkezpen edukiz. Ondoren, gure kideek aurkeztu duten bi aurkezpenen  horien laburpena agertuko da.

"Interneten arriskuak" izan da testua, 2003an eginikoa eta Hik aldizkarian topatu dezakeguna. Lehengo taldea, testu erdia azaldu digute eta bigarren taldea gainontzeko guztia. Beraz, orain, talde bakoitzak azaldu digunari buruzko laburpentxo bat egingo dut.

  • Azaldu duten bezala, internet geroz eta gehiago erabiltzen ari den sarea da, bai jende heldu zein umeen aldetik. Erraz, nahi dugun momentuan eta inolako mugarik gabe lortu dezakegu nahi duguna, geroz eta handiagoa bilakatzen ari den hodei horretan. Baina hau geroz eta handiagoa bilakatzen ari den bitartean, arrisku batzuk ere sortzen dira.
Hainbat motatako arrisku desberdin daude:
-Edukien inguruko arriskuak: Gehienbat honen barnean legez kontra doazenak eta haur pornografia egongo lirateke. Sarritan gertatzen da, nahigabe, asmo txarra duten pertsonekin kontaktuan jartzea eta datu pertsonal gehiegi ematea; izen osoa, helbidea eta adina bezalakoak.
-Merkataritza elektronikoaren ingurukoak: Internetek ez du informazioa pribatua babesten eta edonork hartu dezake gure informazioa edo beste edonorena.
-Lege alderdiekin zerikusia dutenak: Sarean egindakoa, hainbat pertsonengan eragina du, beraz, irakasleak bermatu behar dute sarearen erabilera egokia izatea.

Beraz, interneteko segurtasunaren gaia kurrikulum-ean txertatzea oso garrantzitsua da. Nahitaezkoa da kurrikulumean bizimodu osasungarria eta ikaslearen ongizate bat dagoela bermatzea. Azken finean, ikasleei erakutsi behar diegu arriskuak identifikatzen eta horiei aurre egiten.

Safe proiektua, euskarara itzulita proiektu segurua, material berria eskuragarria utzi du sarean. Hainbat hizkuntzetan eginda dago eta aurrerapauso handia suposatu du.

IEP (Individualized Education Program) prestatu, ezarri eta berrikusi: Programa hau, sarea segurtasunez erabiltzeko sortu da eta printzipio batzuk erabiltzen ditu horretarako:
-Interneten hezkuntza erabilera gidatuak izatea.
-Teknologia berrien arriskuak babestea
-Interneteko erabileraren erantzukizuna guztiona izatea.
-Aldez aurretik erabilera arautzea.
Hala ere, programa honi buruz gehiago jakin ezkero, interneten ondorengo web-gunea aurkitu dut NCLD editorialak argitaratua: What is an IEP?

Leku seguru baten alde egiteko, estrategia batzuk sortu dira. Hala nola: sarbidea mugatzea, erantzukizuna garatzea eta irakasle bat egotea jarduera horiek bideratzen. Ikasleei argi esan behar zaiei nola eta zer egin behar den egoera bakoitzean, bestela ez dute ulertuko eta gero gerokoak.

  • Bigarren taldea, interneteko segurtasunari buruz hitz egin digu eta esan bezala, aurreko taldea azaldu digun artikuluaren jarraipena izan da.
Ikasleei interneteko edukiak ebaluatzeko lehengo eta behin irizpideak azaldu beharko genieke. Prestakuntza eskaini, beraien iritzi pertsonala sortzen laguntzen dietelako, bibliografia iturria errespetatu eta copyright baita ere. Aurrekoa errespetatzen dela ziurtatu behar da ikasleak eroso sentiaraziz.

Hau guztia egin eta gero, internet erabiltzeko 10 arau garrantzitsuei buruzko bideo bat jarri digute. Ondoren, web orrietan sartu ahal izateko, informazio pertsonalik ez jartzea gomendatu digute. Argazkiak argitaratzerakoan, kontu handiz hautatu behar dira haurrak ezin direlako ageri. Argazkiren bat jarri nahi izatekotan, gurasoei baimena eskatu behar zaie eta ikasleen izen osoak ezin dira jarri. Hau errespetatzea oso garrantzitsua da edonork ikusi ahal dituelako identitatea usurpatzeko arriskua egonda.

Eskoletan eta etxean zenbait neurri jarri beharko lirateke nahi ez ditugun egoerak ez gertatzeko. Aukera ona da ikastetxeak, ikasle eta irakasleen erregistroa jartzea, horrela, jarraipen zehatz bat egin ahal izateko. 

Azaldu dizkiguten ondorioen artean, agerikoa da internetek arrisku asko dauzkala eta guztion lana dela leku seguru bat sortzea da.

Orain arte magistralean emandakoa esanda dago, hurrengo praktikararte!

2014(e)ko azaroaren 23(a), igandea

Seigarren astea: Hausnarketa

Egun on,

Esana eta egina. Orain dela gutxi esan nizuen aste honetan zehar egindakoari buruzko hausnarketa txiki bat idatziko nuela. Beraz, hitza betetzeko, nire iritzi pertsonala agertuko da;

Aste honek berezitasun txiki bat izan du. Nire taldea IKT-ari dagokion irakasgaiaren barruan azaldu behar dugun testua landu eta gela osoaren aurrean aurkeztu dugu. Nire ustez, oso aurkezpen ederra izan da. Alde batetik, PowerPointaren aurkezpena ahalik eta interesgarrien eta ulergarrien izaten saiatu gara. Horretarako, 6x6x6 erregela erabili dugu, fondo zuria jarri diogu, hitz klabeak jarri ditugu edota azalpenak jarritako irudiekin osatu ditugu. Beste alde batetik, azalpenak modu egokian eman ditugula uste dut. Laburbilduz, azalpen oso ona egin dugula uste dut. Egia da, gauzak azaltzerako orduan, batzuk beste batzuk baino hobeto egin dugula, baina hori beste kontu bat da.

Beste talde batek beraien aurkezpena ere egin dute. Hauek pixkat traketsago ikusi ditut azalpena ematerako orduan. Ez zeukaten oso argi bakoitzaren txanda noiz zioan eta nahiko oinarrizkoa izan da dena. Hala ere, ikasleekin erlazionatuta dauden zenbait teknologia aurkeztu dizkigute. Artikulua 2003an idatzita zegoen eta nire ustez, ordutik ona asko aldatu da gauza, beraz zenbait arlo eguneratu beharko litzateke. Hala nola, teknologiak ez dituela arrisku handirik. Nire ustez, lehen teknologiak ez zuen arriskurik ez zelako asko erabiltzen baina gaur egun erabilpen hori asko handitu da eta etorkizunean handitzen jarraituko du. Beraz orain dauden arriskuak nabarmenak dira baina etorkizunean gehiago egongo direla uste dut.

Beste hainbat gauzen artean, praktika orduan Webuntis-ei buruz hitz egiten egon gara. Honek arreta deitu dit ez nuelako honen buruzko berririk izan eta abantaila asko daukatela ikusi dut. Nire ustez, umeak teknologia berriekin harremanetan jartzea egokia da eta mota honetako programekin asko ikas dezakete eta noizbaiten behar izatekotan eskura eduki dezakete.

Orain artekoa laburbilduz, irakasgai honetan ematen ditugun edukiak geroz eta gehiago harritzen naute. Izan ere, sarean, oso erabilgarriak diren programak daudelako eta horiek ezagutzen ez ditudalako. Baina zorionez, geroz eta ezagutza gehiago eskuratzen ari nahiz etorkizun batean erabili ahal izateko.

2014(e)ko azaroaren 21(a), ostirala

Seigarren astea: praktika

Kaixo lagunok:

Ikusi duzuenez, orain arte gauza berri asko ikasi ditugu, baina prozesua oraindik ez da amaitu. Izan ere, praktikan webquest-ei buruz hitz egiten egon gara eta hau niretzat berri izan da. Beraz, ondorengo lerroetan, honi buruz hitz egiten egon garen zenbait aspektu agertuko dira. Zenbaitetan, azalpena errazagoa egiteko, zenbait galdera egiten ditut. Ea zuek erantzuna irakurri gabe erantzuten badakizue!

Honekin asteko, webquest-a metodologia zertan datza galdetzea ezinbestekoa egiten zaigu. Horretarako Estatu Batuetara joan behar gara. Bertan, Bernie Dodge-k sortu zuen kontzeptu hau 1995. urtean. Garai horretan, ez zen existitzen konekzioa baina ahala ere, gehiegizko informazioari erantzuna emateko sortu zuen webquest-a. Hau, orokorrean, metodologia bat da, jarduera hezitzaile bat.

Baina, nola lortzen dugu ikasleek informazioa bilatu ahal izatea?

Lehenengo eta behin, ikerlan bat bideratuko da eta nahitaezkoa izango da sarea erabiltzea. Horretarako, guk ziurtatu behar dugu, bilatu behar duten informazio hori interneten dagoela. Irakasleak galdera batzuk planteatu ditzake eta aurretiaz aukeratutako irizpideak jarraituz, ikasleak informazioa bilatzen du.

Nahiz eta gero sakonago aztertuko ditudan, normalean sei ataletan banatzen dira webquest-ak eduki behar dituen atalak; Sarrera, zeregina, prozedura, baliabideak, ebaluazioa eta ondorioak. Oraingoan sakonago aztertuko ditut atal bakoitza;

-Sarreran, ikaslea gaiaren inguruan bideratzea egongo litzateke eta ikaslea motibatzea galderari behar bezala erantzuteko.

-Beste atal batean, zeregina agertzen da. Webquesta egiten duen pertsonaren arabera, zehatzago edo ez agertuko da egin beharrekoa.

-Prozeduratan ze urrats jarraitu behar dituen eta lan egiteko moduari buruzko orientabide batzuk ematen dira. Ez zer egingo dugu, baizik eta nola egingo dugu.

-Baliabideak erabiltzerako orduan eta informazio bilaketan denbora alferrik ez galtzeko, web guneak, entziklopedia digitalak, laguntza dokumentuak, ariketak, etab. errazten zaizkie.

-Ebaluazio atalean normalean agertzen da ze irizpideren arabera baloratuko dugu ikasleak egindako lana. Honetan ere, pertsonaren arabera zorrotzagoak edo malguagoak izango gara puntu hau egiterako orduan.

-Hausnarketa egiten da eta baita ere zelako ondorioak sortu ditugun: prozesuaz, ikasitakoaz, zailtasunaz edota hobespenaz.

Bururatzen zaidan beste galdera bat, ea webquest-ak zer nolako ezaugarri dituen da. Beraz, ba al dakizue webquest-ak ze ezaugarri dituen?

Galderari erantzuna emateko eta ikuspegi konstruktibista batetik ikusita, gaitasun intelektualaren garapenaren laguntzailea dela izango litzateke ezaugarrietako bat. Ikaslea dakien horretatik abiatzea garrantzitsua da. Transmititu, konpartitu eta oso malgua den metodologia da, bai erabiltzaile, gaia eta adinaren arabera.

Zeintzuk dira webquest honen helburuak?

-Ikasleek denboraren efikazia eta aurrezteko erabilpen egokia egitea, ikaslea ez dadila desmotibatu gauzak aurkitzen ez dituelako.
-Informazioa bilaketan baino, informazioaren erabilpenean zentratzea.
-Azterketa, laburpen eta ebaluazio gaitasunak bilatzea.

Iraupena ze motatakoak izan daitezke?

-Iraupen motza: 1-3 ekintza. Zeregin gutxiago daukatenak, gaia ezagutu eta antolatu.
-Iraupen luzea: Aste batekoa edo hilabete batekoa eta suposatzen da karga gehiago dagoela.
-Miniwebquest: webquest motz bat.

Ze nolako gaiak aurkitu ditzakegu?

Gehienbat, denetarik aurkitu dezakegu. Izan daiteke, ekonomia, emakumeen aurkako arazoak, ekologia, bake-hezkuntza, musika etab. Irakasgaika ere joan daiteke, filosofia, fisika eta kimika, matematika edota ingelesa arlotik. Oso erabilgarria da, batxilergorako, agiriak lortzeko, lanbide heziketa erdi eta goi mailarako, haur hezkuntzarako, lehen hezkuntzarako eta baita unibertsitaterako. Esan beharra dago, Haur Hezkuntzan erabiltzeko ez dela oso ideia ona zailtasun gehiago egon daitezkeelako eta horrez gain oraindik oso txikiak direlako eta ez dakitelako ez idaztez ez irakurtzen.

Aurrekoarekin behin amaituta, batxi ondoren, zer? landu dugu. Honen barruan, dauden zenbait atal ere aztertu ditugu, besteak beste, sarrera, atazak, prozesua, ebaluazioa eta ondorioak.
Ondoren, guztion artean ariketa batzuk egin ditugu. Taldeka elkartu eta bakoitza webquest bat bilatu behar izan du eta bertan ikusi ditugun irizpide nagusiak komentatzen egon gara, betiere, aurretik azaldutakoa kontuan izanik.

Gure artean, honen aspektu positiboez eta negatiboez hitz egiten egon gara, beraz klasean ateratako batzuk azalduko dizkizuet:

Alde batetik alde positiboak: Etxetik begiratu dezakezu, momentu oro eskuragarri daukazu, talde lana sustatzen du, ikaslea oso aktiboa egon behar da, oso motibagarria eta praktikoa suertatu daiteke, entretenigarria, desberdina, dohakoa, ulerterraza...

Beste alde batetik, alde negatiboak ditugu; Konekziorik ez badaukagu ezin dugu ikasi, ordenagailuen beharra daukagu, irakaslea ez bada formatu horretan nekez egingo du lan, ikasleen artean elkarrekintza dago baina ez irakaslearekin, kasu batzuetan diseinu luzea dauka, autonomia gutxi, metodologia berria, gidatuegia da...

Bigarren eguneko praktikan, ardora -ri buruz hitz egiten egon gara. Oso praktikoa da klase partikularrak ematen baditugu eta programa honek euskaraz erabiltzeko aukera eskaintzen digu. Gehienbat, gazteentzako programa informatiko bat da, bere eduki digitalak sortzeko aukera ematen duena modu errezean eta ez duena eskatzen aurretiko informatika ezagutzarik. Hala ere, ezin izan dugu larregi landu, ordenagailuetan programa hauek deskargatzeko arazoa eduki dugulako.

Eskolako material lantegiari buruz ere hitz egiten egon gara. Interesatuko balitzaizue eta aurreko klasean ikasitako bibliografia praktikan jarriz, hona hemen liburuaren bibliografia: Iñaki Gaminde, Begoña Bilbao, Gurutza Ezkurdia eta Karmele Pérez. (2008). ESKOLARAKO MATERIAL LANTEGIA. Bilbao: Euskal Herriko Unibertsitateko argitalpen zerbitzua.

Eguna amaitzeko, egin dugun azken gauza, padlet bat sortzea izan da. Bertan, gai aske bat edukiz, bakoitza nahi zuenari buruz zerbait sortzea zen ideia. Gehienbat, honen funtzionamendua ezagutzeko izan da. Gomendatzen dizuen ondorengo estekan "klik" egitea egindako lanaz gozatzeko: PADLET

Besterik gabe, hau izan da klasean landu duguna. Hala ere, hausnarketa txiki bat egitea pentsatuta daukat.

Hurrengo asterarte eta disfrutatu asteburua!

2014(e)ko azaroaren 19(a), asteazkena

Seigarren astea: Magistrala

Egun on irakurleok!

Gaur ere zuekin nago magistralean landutako gaiez hitz egiteko. Klasean, ohiko antolaketa jarraitu dugu baina gaurkoan berezitasun bat eduki dugu. Aurkeztu duten taldeen artean, bat, gure taldearena izan da!

E-gelan agertzen zen bezala, gai zehatz bati buruz egon gara hitz egiten. Hau, Edutekatik ateratakoa artikulua izan da eta "Horizonte proiektuaz" hitz egiten egon gara. Nahiko pozik atera naiz egindako aurkezpenagatik eta klasea amaitu eta gero jendea hurbildu egin zait zorionak ematen egindako aurkezpen bikainagatik. Egia esan, egindako lana ez da erreza izan, eta orduak eman ditugu lana aurrera eraman ahal izateko. Nire ustez, hartzaileak hori nabaritu dute eta guk igorleak izanik ideiak argi bota ditugula iruditu zait. Benetan, oso pozik atera naiz egindako lanagatik. 

Horrez gain, nahiko lasai aurkitu dut nire burua jendearen aurrean hitz egiterako orduan eta ez dut papera ezertarako erabili. Hitz egiten hasi baino lehen "benga, ba" esaldia bota dut. Irakasleak esan didan bezala, bazirudien karga itzela gainetik kenduko nuela, baina gero nire keinuekin eta nire hitz egiteko formarekin, ikusi dute, benetan, nik horrela hitz egiten dudala eta hori ondo dagoela. 

Egin dugun 20 minutuko azalpena, lerro gutxitan azaltzen saiatuko nahiz:

Aurkezpenari so egiten badiogu, "Consorcio de Nuevos Medios"-ek argitaratu duen artikulu bateri buruz hitz egiten egon gara. Hezkuntza arloan teknologia berriek hurrengo bost urteetan zehar izango duten inpaktua aztertzea da artikulu honen helburu nagusia.

Azaldu dugun Proiektu Horizontearen txostena 2013koa da eta oinarrizko zein erdi-mailako hezkuntzari bideratuta dago. Hurrengo urteetan zehar zenbait teknologia berriek ikasgeletan izango duten garapenaz gain, txosten honetan hauek irakaskuntzan izan ditzaketen erabilpena, hauen bidez ikaste-prozesua nola gauzatu ahal den eta adierazpen sortzailea nola landu daiteke azaldu dugu.

Egitasmo honen hiru argitalpen globaletan (goi-mailako hezkuntza, eskola-hezkuntzan eta museo hezkuntza), sei teknologia edo praktika berritzaile aurki ditzakegu. Hauen erabilpena, seguruenik, bost urteko epearen barruan, gaur egun hezkuntzan dauden  joera nagusiekin bateratuko da.

Aipatutako sei teknologia berritzaile hauek, hiru adopzio horizontetan kokatzen dira. Horizonte bakoitzean, teknologia hauek zein epearen barruan hezkuntza joera nagusiarekin batuko diren edota nola erabiliko diren ikaste-prozesuan zehaztuko da. Horizonte bakoitzari egokitu zaion epea ondorengoa da: Adopzio horizonte hurbila, hemen aipatutako teknologia berritzaileak hezkuntza joera nagusiari atxikiko dira hamabi hilabeteko epe baten barruan; Tarteko adopzio maila, joera nagusiei bi edo hiru urteko epearen barruan atxikitu egingo dira eta azkenik; Epe luzeko horizontea, non bost urteko epean zein teknologiak hezkuntzan sartuko diren zehazten duen.

Aurkezpenean ere, bi bideo interesgarri aurkitu ditugu eta lanean txertatu ditugu. Gehienbat, zenbait aspektu ez genituelako ulertzen izan da, eta horiek ulertzeko egiten genituen bilaketen artean, bideo hauek aurkitu ditugu, eta lanean txertatzea egokia zela uste dugu modu bisualago batean ikusi ahal izateko azaltzen genituen ideiak. Hitz egiten ari natzaizuen bideo horiek, ondoren agertzen diren esteketan jarri ditut berriro ere ikusi nahi badituzue:


Hala ere, beste talde batek aurkezpen bat eman digu. Hauen aurkezpena nahiko antzekoa zen gurearekin alderatzen bagenuen, gauza batzuk amankomunean edukiz eta beste gauza batzuk aldiz, ez.

Hasteko, esan beharra dago, New Media Consortium eta Educaeren eskurik egindako txostena dela. Oso baloratuak izan dira hezkuntza instituzioengatik eta honetan parte hartzen duten pertsonengandik. Hala ere, komentatu digute ez dela guztiz aintzat hartu behar, bai erreferente moduan baina ez hortik arago.

Esan diguten bezala, 2013an egindako txostenean, bi joera nabarmentzen direla ikusten da.
-Horietako bat, Mooc-ak dira. 2008an erabili zen lehenengo aldiz Dave Cormier eta Bryan Alexanderren eskutik. Orokorrean, ikastaro batzuk dira eta normalean ez da ezer ordaindu behar, baina beste zenbaitetan bai. 
-Azpimarratzen duten beste joera, tableten erabilera da. Hauen mugikortasuna, daukaten konekzio erraztasuna, komunikatzeko gaitasuna eta eduki interaktiboak eskura eduki daitezkeelako asko hasi egin dira.

Gainera, ludifikazioari buruz hitz egin digute, jokoaren dinamika eta teknikak eremu ez rekreatiboetan erabiltzea dena. Helburu nagusia, aspergarriak izan daitezkeen ariketa  pixkat dibertigarriagoak egitea da, beraz, garrantzitsua da hau egiteko umea pixkat motibatzea.

Learnning analytics-ak aipatu dituzte, baina, zer dira? Ikasleen aktibitatearekin erlazionatuta dauden analisiak dira. Horrela, irakaslea analisiarekin ikus dezake ikasleak ze egiten ari den, ze zailtasun, gogoak, etab dituen.

Guk egin dugun bezala, hiru dimentsioko inpresioari buruz hitz egin digute. Honen historia 1984an hasi zen Charle Hull-enen eskutik eta elementu tridimentsionalak egitean datza.

Interesgarria iruditu zait azaltzen zebiltzatena baina jendea aurkezpen erdian joaten hasi da eta aurkezpenera adi egotea zailtzen zuten. Egia esan, errespetu falta dela iruditzen zait, ez dugulako ondo jasotzen mezua eta horrez gain, azalpena ematen duen taldeak urduri eta deseroso sentiarazten diotelako.

Hala ere, ez dut nahi aho zapore txarrarekin joan nahi eta teknologien erabilpen on bat egin behar dugula gogoratu nahi dut. Tabletei buruz hitz egiten egon garenez, ondorengo bideoa ikustea gomendatzen dizuet.

Hurrengorarte!



.

2014(e)ko azaroaren 16(a), igandea

Bosgarren asteko praktika: Biografia eta aspektu garrantzitsuak

Esan bezala, hemen nago praktikan egindakoa zuei kontatzeko asmoz;

Gure lanak behar bezala egiteko, bibliografia nola egiten den ikasten ibili ginen. Horretarako, APA arauaz hitz egitea beharrezkoa zen eta dagoeneko, badakigu zelako irizpideak jarraitu behar ditugun. Hala ere, ondoren jarriko ditut egunen batean beharrezko bazait eskura eduki ahal izateko. 

Jakina da, biografia guztia uniformatu behar dugula, hau da, guztia koherentziaz egin behar dugu. Adibidez, abizena letra larriz idazten badugu, jartzen ditudan gainontzeko abizenak ere, letra larriz agertu beharko dira. Izenekin gauza bera gertatzen da, biografia atalean, izena mentxionatzen badut, gainontzeko autoreetan izena ere jarri beharko diet. Batzuetan izenak jartzea konpromisoan jarri al digute lan guztietan ez direlako agertzen beraien izenak, baina hau jartzea edo ez bakoitzaren arabera izango da.

Autore batek esaten dizkigun zenbait esaldi, nire lanean jarri nahi baditut, kakotxen artean jarri beharko dut esaldia, eta gero parentesien artean, ze obra den, argitaratutako urtea eta ze orritan aurkitu dudan.
Adibidez,
Edgar Alan Poe dio "Heldu belarrari zorabioak jotzen bazaitu, horrelaxe... hara begiratu, beheko eraztun lurrinezko hori baino harantzago, itsasora". (Kontakizunak, euskaraz 1995, 75 orria)

Beste atal batez ere hitz egiten egon gara, hain zuzen ere, liburu bat mentxionatzeko.  Liburuaren izenari dagokionez, letra etzanaz idaztea beharrezkoa izango da. Izan daiteke, egile bera, argitalpen bat baino gehiago edukitzea, beraz, bibliografiaren atal hau orden kronologikoan jarri beharko dugu. Urte berean argitaratuak daudenak, "a", "b" bezalako letrak jarriko ditugu. Era berean, egile bat baino gehiago badago, koma batekin bereziko dira eta azkena jarri baino lehen "eta" edo "&" sinboloa jarri beharko dugu.
Adibidez, Josu Ruiz de Gauna, Jesús García & Joxemari Sarasua (2013). Irakaslegaientzako matematika eta bere didaktika. Bilbo: Elkar.

Web-gune edo sareko bibliografiari dagokionez, koltsulta-eguna eta helbide elektronikoa zein den zehaztu beharko dugu. Honekin batera, esan beharra dago liburu, aldizkari eta web-orriak letra etzanarekin idatzi beharko ditugula.

Klasean azaldutako beste adibide batzuk:
Nire kasuan, blog hau beste leku batean jarri nahiko banu, ondorengo eredua jarraitu beharko genuke:
Aira, A. (2014): ZAUNK, http://ZAUNK.blogspot.com (kontsutatua: 2014-10-30an)

Era berean, nolabaiteko arazorik izanez gero, ondoren agertzen den link-ean klikatuz Eusko Jaurlaritzak ortotipografiari buruz emandako beste hainbat datu agertu dira baina nire ustez aurretik azaldutakoarekin nahikoa da.
http://www.ehu.es/azpidazki/PDFak/Ortotipografia.pdf

Aurreko guztia esan eta gero, zaindegitik dokumentu bat deskargatu dugu eta bertan agertzen ziren zenbait aspektu landu ditugu. Horietako batzuk bagenekigun, baina hala ere azaldu egin ditugu denek daukagulako eskubidea ez dakizkigun gauzak ikasteko.

Lanean jartzen ditugun argazkietan, bibliografia ordenaturik agertu beharko da, erabili ditugun ordenaren arabera. Jakina da ortografia eta gramatika errepasatu behar dugula. Horretarako, Word-a eskaintzen dizkigun baliabideaz baliatu gaitezke, zuzentzailea daukalako.

Automatikoki egin daitekeen aurkibideari buruz hitz egiten egon gara. Aldez aurretik banekien nola egiten zen eta nire ustez oso interesgarria da eta momentu batean egin daitekeena.

Orain arte azaldutako guztia, aste honetan edukitako lehen praktikarekin zerikusia izan du eta orain bigarren praktikari ekingo diot;

Maisu maistrak izango garenez, oso interesgarria da liburu batzuk irakurtzea. Honekin lotuta, delicious web-gunea erabiltzen ikasi dugu  eta antzerakoa den baina ez berdina, connotea. Diigo ere oso baliagarria izan lekiguke, baina irakaslea esan digun bezala, hobe da batekin bakarrik lan egitea ze bestela pixkat zoratuko ginateke. Hauen funtzioa gure lana erraztea izango litzateke, gure bilaketak on-line eta eskura edukiz. Gehienbat, markadore sozialak moduan definitu ditzakegu.

Bideo bat ere ikusi dugu 4 bat minutukoa. Hezkuntzari buruz hitz egin duten autore batzuk agertzen ziren. Honen ostean, bideoaren aspektu batzuk komentatzen egon gara. Hala nola, irudietatik eta soinutik jasotzen duguna ez datorrela bat. Beraz, kontraesana egon da musika gauza bat gertatuko delaren sentipena ematen zigulako eta benetan ez da ezer gertatzen. Momentu batean ere bazirudien amaituko zela eta ez zen horrela gertatzen. Honekin ondorioztatu dezakegu, modu bateratuan ez badugu jasotzen, konturatu barik deskonektatu egiten dugula.

"Por cuatro esquinitas de nada" bideoa ikusi dugu hainbat formatuetan eginda. Batean guk irakurri behar genuen, beste batean umeak irakurtzen zuten edota irakaslea eta umeak parte hartzen zuten bideoa ere ikusi dugu. Aurreko bideoarekin ez zuen inolako antzik, musika askoz alaiagoa eta irudiak askoz erakargarriagoak zirelako.

El maltrato "sutil" bideoa ere ikusi dugu. Honetan, tonua garrantzi handiko erregistroa da. Ikaragarrizko hausnarketa egiten digu besteen "mailara" ailegatzen ez den neska bati buruz. Ikusi dugu musika bera bigarren plano batean gelditu dela eta garrantzi handia ematen diotela ahotsari. Era berean, entzuten dugunaren arabera irudiak agertzen dira eta erakargarriagoa bihurtzen da.

Aste honetako praktikei buruz ondorioztatu dezaket, nire lanetarako onuragarria izango zaidan hainbat gauza ikasi ditudala, beraz, nahiko pozik atera naiz.

Hurrengorarte.

2014(e)ko azaroaren 15(a), larunbata

Bosgarren astea: Magistrala

Kaixo berriro ere,

Aste guztietan egiten dudan bezala, aste honetan ere zuekin nago. Ez beldurtu atal honetan magistralean egin genuena bakarrik agertzen bada. Izan ere, gaurkoan magistrala eta praktikak guztiz desberdinduko ditut. 

Dagoeneko jakingo duzuenez, IKT irakasgaiari dagokion magistrala astearteetan egiten ditugu. Oraingoan, gure kideen bi aurkezpen eduki ditugu. Hainbat informazio jaso ditut beraiengandik eta ondoren agertzen diren lerroetan jarriko ditut.

1.-Hezkuntza haizeberritzeko informatika:

Lehengo taldea hezkuntza haizeberritzeko informatikaz hitz egin digu. Gaur egungo eskola, errealitatearekin konparatu dute eta batzuetan hauen bien artean liskarra sortzen dela ere azaldu digute, batzuetan ez direlako oso bateragarriak. Baina nola konpondu dezakegu hau? Esan diguten bezala, teknologiaren arabera, eskolak, hiru funtzio dauzka;

-Gizartearen ezaugarriei egokitzea, egokitzapen eta alfabetatze digitala edukiz.
-Inklusio digitala, eskolak baliabideak edukiz ziurtatzeko ume guztiek horietara heldu daitezkeela.
-Hezkuntza eredua berriztatzea, ikasleen talde lana sustatuz eta errealitatearekin bat eginaz.

Horrez gain, teknologiak ere beste mota batzuetako aukerak eskaintzen dizkigute hezkuntzan lantzeko eta honen barnean web 2.0ren erabilerak egongo litzateke. Zenbait atal desberdindu dituzte;

Blogak, wiki-akwebquest-ak, marka-gune sozialak (honen adibide ohiko bat delicious programa izango litzateke), podcast-a, mapa kontzeptualak, moodle eta bideojokoak/software didaktikoak.

Hau guztiaz gain, ondorio batzuk azaldu dizkigute, kontuan hartzekoak direnak, hala nola teknologiaren inguruan jarrera arduratsua izatea garrantzitsua dela. Adibide moduan jarri digute, ume bat ez genukeela bakarrik utziko kalean, ba teknoloekin ezta. Hala ere, azpimarratu digute teknologiarekin, elkarlana, bizikidetza edota autonomia garatzeko balioak ere eskuratu ditzakegula.

2.- Internet eta eskola:

Bigarren taldea aurkeztu digun gaia interneta eta eskola izan da.  
Gaur egun etengabe ematen ari diren aldaketak direla eta, eskoletan teknologia berriak sartzea ezinbestekoa bihurtu da. Beraz, EUkids moduko programak erabiltzen hasi dira. Hau, online programa berri bat da, internet eta horren araberako erabileran oinarrituta. Programa honen helburu nagusia, IKTrekin egindako erabilera eta jakintza ezagutzea da.

Azaldu diguten beste gauza bat eta benetan arraroa iruditu zaidana, Espainia teknologiaren ikuspuntutik, arau gutxien daukan herrialdea dela izan da, Portugalen atzetik. Hori dela eta, gurasoen artean beldurra edukitzea oso ohikoa da. Beldur horien artean, haur pornografia, ezezagunekin hitzorduak edukitzea eta internetez norberaren datuak ematea egongo litzateke.

Beldurrekin batera, programa batzuk sortzen dira erabiltzaileei lasaitzeko asmoz. Horietako bat, Sader Internet Programme izango litzateke eta honek gune babestu baten alde lanean dabiltza.

Aurreko taldea esan digun bezala, ikasleak ikasteko erabiltzen dituen programen artean, delicious edo blogniles bezalako programak egongo litzateke. Hala ere, ikasteko edo teknologien erabilera on bat egiteko, gomendio batzuk eman dizkigute. Hala nola, ordenagailua etxeko leku apropos batean jartzea, guztiona den leku batean ahal bada hobe, internetek dauzkan arriskuak erakustea edota horri buruzko zenbait erabilera positibo erakustea.

Azkenik bideo bat jarri digute eta ez genuenez denbora gehiago, galdera hurrengo magistralerako utzi ditugu. 


Esan nahiko nuke, bi aurkezpen hauetan, argi gelditu dela teknologiekin ibiltzea ez dela txantxetan ibiltzeko gauza bat. Hainbat onura dauzkan bezala, arriskuak ere baditu eta horiez kontziente izan behar gara.


2014(e)ko azaroaren 9(a), igandea

Laugarren astea

Aspaldiko,

Gaurkoan, esan behar dizuet ez dugula ez klase magistralik ez klase praktikorik izan. EHU-an magizteritza ikasten dugunok, lau-hilabeteko bakoitzean, bi aste ematen dizkigute DAL-a egiteko. 

Igaro den aste hau, lan hori egiten ibili gara eta nahikotxo aurreratu dugu. Beraz, lehen esan bezala ez dugu klase formalik izan, baina zenbait irakasle lanari buruzko zenbait azalpen ematera etorri dira, klaseak jasotzeko eskubidea daukagulako.

Hala ere, ez nahiz zuetaz ahaztu, irakurle maiteak. Nire bloga berritzen ibili nahiz. Erlojua txertatu dut, bisita kopurua edota nire argazkia. Bazen garaia zuek niri aurpegia jartzeko. Gauza batzuk beste batzuk baino errazagoak izan dira baina azkenean, guztiekin aurrera jarraitu dut.

Espero dut hurrengorako berri gehiago edukitzea zuentzat. 

Hurrengo asterarte.





2014(e)ko azaroaren 2(a), igandea

Abiaduraren argazkiak

Aurreko mezuan ikusi izan duzuenez, aste honetan zehar hainbat gauza egin ditugu. Horien artean, talde txikietan batzea izan da eta gai batzuei buruzko argazkiak aterateratzen ibili gara. Hona emen nire taldeak "abiadura"-ri buruz atera ditugunak:






Hirugarren astean egindakoa

Kaixo,

Espero dut, orain arte idatzitakoarekin gustura egotea. Nik, oraingoz, nire blogarekin buru belarri arituko naiz.

Oraingo honetan, astean zehar egindako bai saio magistralean bai saio praktikoko azalpena eta gogoeta agertuko da. Saio magistrala lehenago eduki genuenez, bertatik hasiko naiz.

Klaseko kideek beraiek landutako lanari buruzko azalpena eman ziguten. Hain zuzen ere, “5 urteko umeak ordenagailuak erabiltzen” izan zen egokitu zaien gaia. Guk sortutako talde bakoitza gai desberdin bat daukagu eta baita hori klase osoaren aurrean aurkezteko data zehatz bat. Kideek egin duten aurkezpena komentatzen egon gara eta hau besteoi gure oinarria finkatzeko balio izan zaigu. Horrela aurkezpena egiten dugunean, badakigu zelako pausuak jarraitu.

Esan dutenari buruzko komentarioren bat egin behar banu, nire ustez, txikiegiak direla izango litzateke teknologia berriekin ibiltzeko. Oraindik ez daukate formakuntza nahikorik eta sarean gauza desegoki asko aurkitu daitezke. Hala ere, hori ezin da erremediatu. Gaur egun teknologia geroz eta indar gehiago hartzen ari da.

Ikus dezagun hurrengo bideoa. Interesgarria iruditu zait 6-7 urteko haurrak nola azaltzen dieten bere aitona-amonei teknologia berrien erabilpena.



Praktika orduetan egindakoari erreparatuko diot orain;
Hasteko, RSS edo feeds-ekin lotura duen gaiak lantzen ibili ginen. Zuk nahi duzun edo gustuko duzun orrialdeetara joateko aukera paregabea da. Guk adibide moduan “hik hasi”-rekin egin genuen proba eta interesgarria iruditu zaidanez, bertan utzi dut.

Horrez gain, Gimp portable gure ordenagailuan edukitzeko zer nolako pausuak jarraitu behar ditugun ikasi genuen. Baliagarria izan dakiguke grafikoak edota argazkiak manipulatzeko. Programa honekin hiru saiakera egin genituen.

  1.- irudi bat aukeratu eta moztu. (herramientas, herramientas de transformación, recortar eta gero nahi den neurrik aukeratu eta gorde)
  2.- Argazki berarekin edo beste batekin, irudia handiagotu edo txikiagotu (imagen, escalar imagen, aukeratu nahi den tamaina eta gorde.
  3.- Irudiari pisua kendu edo konprimitu. (Daukadan irudia gordetzean, guardar como, berriro ere “guardar” eman eta agertzen den koadroan jaitsi kalitatea).

 Fotoflexer nola erabiltzen den ere ikasi genuen. Hau argazkiak editatzeko programa da. Egia esan, nik programa hau erabiltzen nuen aurretik eta nahiz eta hasieran pixkat kostatzen den, oso baliagarria da nik nahi ditudan gauzentzat.

Aste honetan gauza berri asko ikasi ditut eta horrela jarraitzea espero dut.

Ipuina. Iraide ausarta

Kaixo lagunok!

Hurrengo link-a usten dizuet liburu paregabe hau irakurtzeko. Umeei irakurtzeko eta amesteko gogoa inoiz ez galtzeko aukera ezin hobea da.

IRAIDE AUSARTA

Ipuina Iraide deitzen den neska batez doa. Bere barne grinak gidatua, magiaz beteriko bidai bat hasten du, bere aurreko bizitza alde batera utzirik. Bukaera zein den jakin nahi duzue? Ba irakur ezazue liburua.