Kaixo irakurleok!
Dagoeneko zazpigarren astea hasi da. Horrekin batera, astero daukagun planteamenduarekin jarraitu dugu, magistralean bi aurkezpen edukiz. Ondoren, gure kideek aurkeztu duten bi aurkezpenen horien laburpena agertuko da.
"Interneten arriskuak" izan da testua, 2003an eginikoa eta Hik aldizkarian topatu dezakeguna. Lehengo taldea, testu erdia azaldu digute eta bigarren taldea gainontzeko guztia. Beraz, orain, talde bakoitzak azaldu digunari buruzko laburpentxo bat egingo dut.
- Azaldu duten bezala, internet geroz eta gehiago erabiltzen ari den sarea da, bai jende heldu zein umeen aldetik. Erraz, nahi dugun momentuan eta inolako mugarik gabe lortu dezakegu nahi duguna, geroz eta handiagoa bilakatzen ari den hodei horretan. Baina hau geroz eta handiagoa bilakatzen ari den bitartean, arrisku batzuk ere sortzen dira.
Hainbat motatako arrisku desberdin daude:
-Edukien inguruko arriskuak: Gehienbat honen barnean legez kontra doazenak eta haur pornografia egongo lirateke. Sarritan gertatzen da, nahigabe, asmo txarra duten pertsonekin kontaktuan jartzea eta datu pertsonal gehiegi ematea; izen osoa, helbidea eta adina bezalakoak.
-Merkataritza elektronikoaren ingurukoak: Internetek ez du informazioa pribatua babesten eta edonork hartu dezake gure informazioa edo beste edonorena.
-Lege alderdiekin zerikusia dutenak: Sarean egindakoa, hainbat pertsonengan eragina du, beraz, irakasleak bermatu behar dute sarearen erabilera egokia izatea.

Beraz, interneteko segurtasunaren gaia kurrikulum-ean txertatzea oso garrantzitsua da. Nahitaezkoa da kurrikulumean bizimodu osasungarria eta ikaslearen ongizate bat dagoela bermatzea. Azken finean, ikasleei erakutsi behar diegu arriskuak identifikatzen eta horiei aurre egiten.
Safe proiektua, euskarara itzulita proiektu segurua, material berria eskuragarria utzi du sarean. Hainbat hizkuntzetan eginda dago eta aurrerapauso handia suposatu du.
IEP (Individualized Education Program) prestatu, ezarri eta berrikusi: Programa hau, sarea segurtasunez erabiltzeko sortu da eta printzipio batzuk erabiltzen ditu horretarako:
-Interneten hezkuntza erabilera gidatuak izatea.
-Teknologia berrien arriskuak babestea
-Interneteko erabileraren erantzukizuna guztiona izatea.
-Aldez aurretik erabilera arautzea.
Hala ere, programa honi buruz gehiago jakin ezkero, interneten ondorengo web-gunea aurkitu dut NCLD editorialak argitaratua: What is an IEP?

Leku seguru baten alde egiteko, estrategia batzuk sortu dira. Hala nola: sarbidea mugatzea, erantzukizuna garatzea eta irakasle bat egotea jarduera horiek bideratzen. Ikasleei argi esan behar zaiei nola eta zer egin behar den egoera bakoitzean, bestela ez dute ulertuko eta gero gerokoak.
- Bigarren taldea, interneteko segurtasunari buruz hitz egin digu eta esan bezala, aurreko taldea azaldu digun artikuluaren jarraipena izan da.
Ikasleei interneteko edukiak ebaluatzeko lehengo eta behin irizpideak azaldu beharko genieke. Prestakuntza eskaini, beraien iritzi pertsonala sortzen laguntzen dietelako, bibliografia iturria errespetatu eta copyright baita ere. Aurrekoa errespetatzen dela ziurtatu behar da ikasleak eroso sentiaraziz.
Hau guztia egin eta gero, internet erabiltzeko 10 arau garrantzitsuei buruzko bideo bat jarri digute. Ondoren, web orrietan sartu ahal izateko, informazio pertsonalik ez jartzea gomendatu digute. Argazkiak argitaratzerakoan, kontu handiz hautatu behar dira haurrak ezin direlako ageri. Argazkiren bat jarri nahi izatekotan, gurasoei baimena eskatu behar zaie eta ikasleen izen osoak ezin dira jarri. Hau errespetatzea oso garrantzitsua da edonork ikusi ahal dituelako identitatea usurpatzeko arriskua egonda.
Eskoletan eta etxean zenbait neurri jarri beharko lirateke nahi ez ditugun egoerak ez gertatzeko. Aukera ona da ikastetxeak, ikasle eta irakasleen erregistroa jartzea, horrela, jarraipen zehatz bat egin ahal izateko.
Azaldu dizkiguten ondorioen artean, agerikoa da internetek arrisku asko dauzkala eta guztion lana dela leku seguru bat sortzea da.
Orain arte magistralean emandakoa esanda dago, hurrengo praktikararte!
Orain arte magistralean emandakoa esanda dago, hurrengo praktikararte!
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina