Arratsalde on blogger irakurlea!
Gaurkoan, IKT-n eduki ditugun praktikei buruz hitz egingo dizuet. Horretarako, bideoei buruz hitz egingo dizuet. Modulo lanerako bideoak grabatzen hasi gara, eta batzuetan, bideo horiek leku batetik bestera pasatzeko, bateraezintasunak egon daitezke. Beraz, gauza hauek ez gertatzeko, bideoak, soinuak etab. gorde behar ditugun formatuez hitz egiten egon gara. Hala ere, model-en dauzkagu honi buruzko apunteak noizbaiten arazoren bat badaukagu horra jo ahal izateko.
Hezkuntza sofwarra zer den ikusten ibili gara. Hau, hezkuntzarako bereziki prestatuta dagoen programa da, ahurrek modu seguru batean erabili ahal izateko. Hau da, hezkuntza-sofwarea deitzen zaio irakaskuntzara eta ikaskuntza autonomora zuzendurikoari eta, gainera, gaitasun kognitibo batzuen garapena ahalbidetzen duenari.
Lehengo eta behin, Jklik buruz hitz egiten egon gara. Desberdintasun txiki bat dago klik eta Jklik-en artean. Badakizue zein den desberdintasun hori? Jklik programa, Java programarekin erlazionatuta dago eta sarean sartzeko konekzioa eduki behar da. Egia esan, bestea baino askoz dinamikoa da. Klik programa aldiz, ez da hain dinamikoa baina duen abantailetako bat, zure ordenagailuan jaitsi dezakezula da, interneten beharrik izan gabe.
Programa, aukera ematen du ikasleen grafikoak ikusi ahal izateko baina batzuetan kontu handiz ibili behar gara, ikasle batzuk oso urduri jartzen direlako ikusten dutenean zenbat akats egin duten. Matematikari buruzko programa batean sartu gara eta bertan trasteatzen ibili gara neurriak eta distantziei buruz. Nahiko dibertigarria izan da eta gure artean barre batzuk bota ditugu batzuek erantzun hori ez zekitelako.
Aurreko programa bezalako beste web gune interesgarria educaplay daukagu. Ohar modura esan genezake, programaren azkenengo bertsioa deskargatu nahi izatekotan, kontuan eduki beharko dugula deskarga hori egiterako orduan 5 zenbakia agertzea.
Behin bi programa hauek ezagututa bi ariketa mota egin du bakoitza. Batzuk bikoteka egin dute, baina nik aldiz, banaka. Esan beharra dago ondoren agertuko diren ariketak gauzatzeko, arpidetu behar gararela, baina honek ez du inolako oztoporik suposatzen. Batzuetan, arazoak sortzen dira eta estekan "klik" egitean. Arazoa zera da; agertzen zaigun esteka berri horretan, nik egindako ariketa ikusi ahal izateko, FLASH modura aldatu behar da, ariketaren goiko aldean dagoena. Gomendatzen dizuet ondorengo bi esteketan sartzea:
Bakoitzak bere ariketak egin eta gero, batzuek egin dituztenak ikusten egon gara, eskema desberdin batzuk ikusiz.
Bigarren praktika egunean, Web 2.0-rekin hasi dugu. Gaurko eguna nahiko arraroa da, izan ere, fakultatean mota desberdineko ekitaldiak daudenez, klaseak lehenago amaituko ditugu. Baina honek, ez du eraginik izango IKT irakasgaian. Gatozen harira berriro. Esan bezala, eskola2.0 arakatzen ibili gara.
Hau guztiaz gain, komikiak edo ipuinak egiteko, pixton programa erabiltzen egon gara. Nire kasuan nahiko arazo eduki ditut komikia publikatzerako orduan. Hasieran konturatu gabe, adingabekoa nintzela jarri dudalako eta beraz, gurasoen baimenik gabe ezin nuelako publikatu. Azkenean, aldaketa batzuk eginez, lortu izan dut eta beherago ikusi ahal izango duzue.
Beste hainbat gaiez hitz egiten egon gara. Hala nola, PLE (Personal Learning Environment) buruz. Hauek, norberak ingurunea teknologiaren arabera duen pertsepzioa izango litzateke, hau da, norberak nondik autoikasten duen.
Beste bat LMS (Learning Management System) da. Ikasteko plataformak dira, adibidez, egela edo iaz erabili genuen moodel plataforma.
Mooc (Massive Online Open Course) modu masiboan on-line egiten diren ikastaroak dira. Gehienbat, hauek komentatzen ibili gara geroko azalpena ondo ulertzeko balio digutelako.
Ia klasea bukatzeko minutu batzuk falta zirela, LMS y PLE bideoa ikusi dugu. Honetan, argi ikusten da ikaslearen profila aldatu dela. Azkenean, bideo amaitzen da irakaslea ikasleari laguntza eskatzen ez dagoelako ikasleen eskakizunei erantzuteko prestatua. Orain esandako hau, lotu dezakegu ondoren egin dugun ariketarekin.
Gaur egun daukagun paradigmaren oinarrian, hainbat paradigma mota ditugu. Horien artean, ulertzeko, aplikatzeko, analizatzeko ebaluatzeko eta batez ere sortzeko paradigmak daude. Gure inguruaren protagonistak guk gara eta honek zerikusia dauka maila formalean eta informalean ematen den irakaskuntzarekin. Honako hau da nagusitzen ari zaigu gaur eguneko mundu berri honetan. Horrekin batera esaten ari da zenbait tresnek aukera ematen digutela bakarrik gogoratzeko, analizatzeko, aplikatzeko sortzeko edo ebaluatzeko. Zenbait material bakarrik balio dute gauza bat baterako edo hori da gutxirenez esaten dena.
Aurrekoarekin jarraituz, esan genezake oroitzea, ulertzea eta aplikatzea behe mailako gaitasun moduan daudela. Baina hala ere, hurrengoak ere beharrezkoak dira. Bigarren atal honetan, analizatzea, sortzea eta ebaluatzea daukagu, goi mailako gaitasunak moduan ezagutzen direnak. Guk, maisu maistrak izango garenez, behe mailan usten baditugu gure ikaslean, teknologiaren aldetik nahiko pobre izango dira. Askoz hobeto goi mailan usten baditugu.
Hau izan da dena aste honi dagokionez. Espero dut disfrutatu izana. Baina lehenago, aurretik komentatu dizuedan komikiarekin utziko zaitutet. Hurrengorarte!
Hau izan da dena aste honi dagokionez. Espero dut disfrutatu izana. Baina lehenago, aurretik komentatu dizuedan komikiarekin utziko zaitutet. Hurrengorarte!

iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina