Kaixo lagunok:
Ikusi duzuenez, orain arte gauza berri asko ikasi ditugu, baina prozesua oraindik ez da amaitu. Izan ere, praktikan webquest-ei buruz hitz egiten egon gara eta hau niretzat berri izan da. Beraz, ondorengo lerroetan, honi buruz hitz egiten egon garen zenbait aspektu agertuko dira. Zenbaitetan, azalpena errazagoa egiteko, zenbait galdera egiten ditut. Ea zuek erantzuna irakurri gabe erantzuten badakizue!
Honekin asteko, webquest-a metodologia zertan datza galdetzea ezinbestekoa egiten zaigu. Horretarako Estatu Batuetara joan behar gara. Bertan, Bernie Dodge-k sortu zuen kontzeptu hau 1995. urtean. Garai horretan, ez zen existitzen konekzioa baina ahala ere, gehiegizko informazioari erantzuna emateko sortu zuen webquest-a. Hau, orokorrean, metodologia bat da, jarduera hezitzaile bat.
Baina, nola lortzen dugu ikasleek informazioa bilatu ahal izatea?
Lehenengo eta behin, ikerlan bat bideratuko da eta nahitaezkoa izango da sarea erabiltzea. Horretarako, guk ziurtatu behar dugu, bilatu behar duten informazio hori interneten dagoela. Irakasleak galdera batzuk planteatu ditzake eta aurretiaz aukeratutako irizpideak jarraituz, ikasleak informazioa bilatzen du.

Nahiz eta gero sakonago aztertuko ditudan, normalean sei ataletan banatzen dira webquest-ak eduki behar dituen atalak; Sarrera, zeregina, prozedura, baliabideak, ebaluazioa eta ondorioak. Oraingoan sakonago aztertuko ditut atal bakoitza;
-Sarreran, ikaslea gaiaren inguruan bideratzea egongo litzateke eta ikaslea motibatzea galderari behar bezala erantzuteko.
-Beste atal batean, zeregina agertzen da. Webquesta egiten duen pertsonaren arabera, zehatzago edo ez agertuko da egin beharrekoa.
-Prozeduratan ze urrats jarraitu behar dituen eta lan egiteko moduari buruzko orientabide batzuk ematen dira. Ez zer egingo dugu, baizik eta nola egingo dugu.
-Baliabideak erabiltzerako orduan eta informazio bilaketan denbora alferrik ez galtzeko, web guneak, entziklopedia digitalak, laguntza dokumentuak, ariketak, etab. errazten zaizkie.
-Ebaluazio atalean normalean agertzen da ze irizpideren arabera baloratuko dugu ikasleak egindako lana. Honetan ere, pertsonaren arabera zorrotzagoak edo malguagoak izango gara puntu hau egiterako orduan.
-Hausnarketa egiten da eta baita ere zelako ondorioak sortu ditugun: prozesuaz, ikasitakoaz, zailtasunaz edota hobespenaz.
Bururatzen zaidan beste galdera bat, ea webquest-ak zer nolako ezaugarri dituen da. Beraz, ba al dakizue webquest-ak ze ezaugarri dituen?
Galderari erantzuna emateko eta ikuspegi konstruktibista batetik ikusita, gaitasun intelektualaren garapenaren laguntzailea dela izango litzateke ezaugarrietako bat. Ikaslea dakien horretatik abiatzea garrantzitsua da. Transmititu, konpartitu eta oso malgua den metodologia da, bai erabiltzaile, gaia eta adinaren arabera.

Zeintzuk dira webquest honen helburuak?
-Ikasleek denboraren efikazia eta aurrezteko erabilpen egokia egitea, ikaslea ez dadila desmotibatu gauzak aurkitzen ez dituelako.
-Ikasleek denboraren efikazia eta aurrezteko erabilpen egokia egitea, ikaslea ez dadila desmotibatu gauzak aurkitzen ez dituelako.
-Informazioa bilaketan baino, informazioaren erabilpenean zentratzea.
-Azterketa, laburpen eta ebaluazio gaitasunak bilatzea.
-Azterketa, laburpen eta ebaluazio gaitasunak bilatzea.
Iraupena ze motatakoak izan daitezke?
-Iraupen motza: 1-3 ekintza. Zeregin gutxiago daukatenak, gaia ezagutu eta antolatu.
-Iraupen motza: 1-3 ekintza. Zeregin gutxiago daukatenak, gaia ezagutu eta antolatu.
-Iraupen luzea: Aste batekoa edo hilabete batekoa eta suposatzen da karga gehiago dagoela.
-Miniwebquest: webquest motz bat.
Ze nolako gaiak aurkitu ditzakegu?
Gehienbat, denetarik aurkitu dezakegu. Izan daiteke, ekonomia, emakumeen aurkako arazoak, ekologia, bake-hezkuntza, musika etab. Irakasgaika ere joan daiteke, filosofia, fisika eta kimika, matematika edota ingelesa arlotik. Oso erabilgarria da, batxilergorako, agiriak lortzeko, lanbide heziketa erdi eta goi mailarako, haur hezkuntzarako, lehen hezkuntzarako eta baita unibertsitaterako. Esan beharra dago, Haur Hezkuntzan erabiltzeko ez dela oso ideia ona zailtasun gehiago egon daitezkeelako eta horrez gain oraindik oso txikiak direlako eta ez dakitelako ez idaztez ez irakurtzen.
Aurrekoarekin behin amaituta, batxi ondoren, zer? landu dugu. Honen barruan, dauden zenbait atal ere aztertu ditugu, besteak beste, sarrera, atazak, prozesua, ebaluazioa eta ondorioak.
Aurrekoarekin behin amaituta, batxi ondoren, zer? landu dugu. Honen barruan, dauden zenbait atal ere aztertu ditugu, besteak beste, sarrera, atazak, prozesua, ebaluazioa eta ondorioak.
Ondoren, guztion artean ariketa batzuk egin ditugu. Taldeka elkartu eta bakoitza webquest bat bilatu behar izan du eta bertan ikusi ditugun irizpide nagusiak komentatzen egon gara, betiere, aurretik azaldutakoa kontuan izanik.
Gure artean, honen aspektu positiboez eta negatiboez hitz egiten egon gara, beraz klasean ateratako batzuk azalduko dizkizuet:
Alde batetik alde positiboak: Etxetik begiratu dezakezu, momentu oro eskuragarri daukazu, talde lana sustatzen du, ikaslea oso aktiboa egon behar da, oso motibagarria eta praktikoa suertatu daiteke, entretenigarria, desberdina, dohakoa, ulerterraza...
Beste alde batetik, alde negatiboak ditugu; Konekziorik ez badaukagu ezin dugu ikasi, ordenagailuen beharra daukagu, irakaslea ez bada formatu horretan nekez egingo du lan, ikasleen artean elkarrekintza dago baina ez irakaslearekin, kasu batzuetan diseinu luzea dauka, autonomia gutxi, metodologia berria, gidatuegia da...

Bigarren eguneko praktikan, ardora -ri buruz hitz egiten egon gara. Oso praktikoa da klase partikularrak ematen baditugu eta programa honek euskaraz erabiltzeko aukera eskaintzen digu. Gehienbat, gazteentzako programa informatiko bat da, bere eduki digitalak sortzeko aukera ematen duena modu errezean eta ez duena eskatzen aurretiko informatika ezagutzarik. Hala ere, ezin izan dugu larregi landu, ordenagailuetan programa hauek deskargatzeko arazoa eduki dugulako.
Eskolako material lantegiari buruz ere hitz egiten egon gara. Interesatuko balitzaizue eta aurreko klasean ikasitako bibliografia praktikan jarriz, hona hemen liburuaren bibliografia: Iñaki Gaminde, Begoña Bilbao, Gurutza Ezkurdia eta Karmele Pérez. (2008). ESKOLARAKO MATERIAL LANTEGIA. Bilbao: Euskal Herriko Unibertsitateko argitalpen zerbitzua.
Eguna amaitzeko, egin dugun azken gauza, padlet bat sortzea izan da. Bertan, gai aske bat edukiz, bakoitza nahi zuenari buruz zerbait sortzea zen ideia. Gehienbat, honen funtzionamendua ezagutzeko izan da. Gomendatzen dizuen ondorengo estekan "klik" egitea egindako lanaz gozatzeko: PADLET
Besterik gabe, hau izan da klasean landu duguna. Hala ere, hausnarketa txiki bat egitea pentsatuta daukat.
Hurrengo asterarte eta disfrutatu asteburua!
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina