Kaixo,
Espero dut, orain arte idatzitakoarekin gustura egotea. Nik, oraingoz, nire
blogarekin buru belarri arituko naiz.
Oraingo honetan, astean zehar egindako bai saio magistralean bai saio
praktikoko azalpena eta gogoeta agertuko da. Saio magistrala lehenago eduki
genuenez, bertatik hasiko naiz.
Klaseko kideek beraiek landutako lanari buruzko azalpena eman ziguten. Hain
zuzen ere, “5 urteko umeak ordenagailuak erabiltzen” izan zen egokitu zaien
gaia. Guk sortutako talde bakoitza gai desberdin bat daukagu eta baita hori
klase osoaren aurrean aurkezteko data zehatz bat. Kideek egin duten aurkezpena
komentatzen egon gara eta hau besteoi gure oinarria finkatzeko balio izan
zaigu. Horrela aurkezpena egiten dugunean, badakigu zelako pausuak jarraitu.
Esan dutenari buruzko komentarioren bat egin behar banu, nire ustez,
txikiegiak direla izango litzateke teknologia berriekin ibiltzeko. Oraindik ez
daukate formakuntza nahikorik eta sarean gauza desegoki asko aurkitu daitezke.
Hala ere, hori ezin da erremediatu. Gaur egun teknologia geroz eta indar
gehiago hartzen ari da.
Ikus dezagun hurrengo bideoa. Interesgarria iruditu zait 6-7 urteko haurrak
nola azaltzen dieten bere aitona-amonei teknologia berrien erabilpena.
Praktika orduetan egindakoari erreparatuko diot orain;
Hasteko, RSS edo feeds-ekin lotura duen gaiak lantzen ibili ginen. Zuk nahi
duzun edo gustuko duzun orrialdeetara joateko aukera paregabea da. Guk adibide
moduan “hik hasi”-rekin egin genuen proba eta interesgarria iruditu zaidanez,
bertan utzi dut.
Horrez gain, Gimp portable gure ordenagailuan edukitzeko zer nolako pausuak
jarraitu behar ditugun ikasi genuen. Baliagarria izan dakiguke grafikoak edota
argazkiak manipulatzeko. Programa honekin hiru saiakera egin genituen.
1.- irudi bat aukeratu eta moztu. (herramientas, herramientas de transformación,
recortar eta gero nahi den neurrik aukeratu eta gorde)
2.- Argazki berarekin edo beste batekin, irudia handiagotu edo txikiagotu
(imagen, escalar imagen, aukeratu nahi den tamaina eta gorde.
3.- Irudiari pisua kendu edo konprimitu. (Daukadan irudia gordetzean,
guardar como, berriro ere “guardar” eman eta agertzen den koadroan jaitsi
kalitatea).
Fotoflexer nola erabiltzen den ere ikasi genuen. Hau argazkiak editatzeko
programa da. Egia esan, nik programa hau erabiltzen nuen aurretik eta nahiz eta
hasieran pixkat kostatzen den, oso baliagarria da nik nahi ditudan gauzentzat.
Aste honetan gauza berri asko ikasi ditut eta horrela jarraitzea espero dut.
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina