2014(e)ko azaroaren 15(a), larunbata

Bosgarren astea: Magistrala

Kaixo berriro ere,

Aste guztietan egiten dudan bezala, aste honetan ere zuekin nago. Ez beldurtu atal honetan magistralean egin genuena bakarrik agertzen bada. Izan ere, gaurkoan magistrala eta praktikak guztiz desberdinduko ditut. 

Dagoeneko jakingo duzuenez, IKT irakasgaiari dagokion magistrala astearteetan egiten ditugu. Oraingoan, gure kideen bi aurkezpen eduki ditugu. Hainbat informazio jaso ditut beraiengandik eta ondoren agertzen diren lerroetan jarriko ditut.

1.-Hezkuntza haizeberritzeko informatika:

Lehengo taldea hezkuntza haizeberritzeko informatikaz hitz egin digu. Gaur egungo eskola, errealitatearekin konparatu dute eta batzuetan hauen bien artean liskarra sortzen dela ere azaldu digute, batzuetan ez direlako oso bateragarriak. Baina nola konpondu dezakegu hau? Esan diguten bezala, teknologiaren arabera, eskolak, hiru funtzio dauzka;

-Gizartearen ezaugarriei egokitzea, egokitzapen eta alfabetatze digitala edukiz.
-Inklusio digitala, eskolak baliabideak edukiz ziurtatzeko ume guztiek horietara heldu daitezkeela.
-Hezkuntza eredua berriztatzea, ikasleen talde lana sustatuz eta errealitatearekin bat eginaz.

Horrez gain, teknologiak ere beste mota batzuetako aukerak eskaintzen dizkigute hezkuntzan lantzeko eta honen barnean web 2.0ren erabilerak egongo litzateke. Zenbait atal desberdindu dituzte;

Blogak, wiki-akwebquest-ak, marka-gune sozialak (honen adibide ohiko bat delicious programa izango litzateke), podcast-a, mapa kontzeptualak, moodle eta bideojokoak/software didaktikoak.

Hau guztiaz gain, ondorio batzuk azaldu dizkigute, kontuan hartzekoak direnak, hala nola teknologiaren inguruan jarrera arduratsua izatea garrantzitsua dela. Adibide moduan jarri digute, ume bat ez genukeela bakarrik utziko kalean, ba teknoloekin ezta. Hala ere, azpimarratu digute teknologiarekin, elkarlana, bizikidetza edota autonomia garatzeko balioak ere eskuratu ditzakegula.

2.- Internet eta eskola:

Bigarren taldea aurkeztu digun gaia interneta eta eskola izan da.  
Gaur egun etengabe ematen ari diren aldaketak direla eta, eskoletan teknologia berriak sartzea ezinbestekoa bihurtu da. Beraz, EUkids moduko programak erabiltzen hasi dira. Hau, online programa berri bat da, internet eta horren araberako erabileran oinarrituta. Programa honen helburu nagusia, IKTrekin egindako erabilera eta jakintza ezagutzea da.

Azaldu diguten beste gauza bat eta benetan arraroa iruditu zaidana, Espainia teknologiaren ikuspuntutik, arau gutxien daukan herrialdea dela izan da, Portugalen atzetik. Hori dela eta, gurasoen artean beldurra edukitzea oso ohikoa da. Beldur horien artean, haur pornografia, ezezagunekin hitzorduak edukitzea eta internetez norberaren datuak ematea egongo litzateke.

Beldurrekin batera, programa batzuk sortzen dira erabiltzaileei lasaitzeko asmoz. Horietako bat, Sader Internet Programme izango litzateke eta honek gune babestu baten alde lanean dabiltza.

Aurreko taldea esan digun bezala, ikasleak ikasteko erabiltzen dituen programen artean, delicious edo blogniles bezalako programak egongo litzateke. Hala ere, ikasteko edo teknologien erabilera on bat egiteko, gomendio batzuk eman dizkigute. Hala nola, ordenagailua etxeko leku apropos batean jartzea, guztiona den leku batean ahal bada hobe, internetek dauzkan arriskuak erakustea edota horri buruzko zenbait erabilera positibo erakustea.

Azkenik bideo bat jarri digute eta ez genuenez denbora gehiago, galdera hurrengo magistralerako utzi ditugu. 


Esan nahiko nuke, bi aurkezpen hauetan, argi gelditu dela teknologiekin ibiltzea ez dela txantxetan ibiltzeko gauza bat. Hainbat onura dauzkan bezala, arriskuak ere baditu eta horiez kontziente izan behar gara.


iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina