Egun on,
Esana eta egina. Orain dela gutxi esan nizuen aste honetan zehar egindakoari buruzko hausnarketa txiki bat idatziko nuela. Beraz, hitza betetzeko, nire iritzi pertsonala agertuko da;
Aste honek berezitasun txiki bat izan du. Nire taldea IKT-ari dagokion irakasgaiaren barruan azaldu behar dugun testua landu eta gela osoaren aurrean aurkeztu dugu. Nire ustez, oso aurkezpen ederra izan da. Alde batetik, PowerPointaren aurkezpena ahalik eta interesgarrien eta ulergarrien izaten saiatu gara. Horretarako, 6x6x6 erregela erabili dugu, fondo zuria jarri diogu, hitz klabeak jarri ditugu edota azalpenak jarritako irudiekin osatu ditugu. Beste alde batetik, azalpenak modu egokian eman ditugula uste dut. Laburbilduz, azalpen oso ona egin dugula uste dut. Egia da, gauzak azaltzerako orduan, batzuk beste batzuk baino hobeto egin dugula, baina hori beste kontu bat da.
Beste talde batek beraien aurkezpena ere egin dute. Hauek pixkat traketsago ikusi ditut azalpena ematerako orduan. Ez zeukaten oso argi bakoitzaren txanda noiz zioan eta nahiko oinarrizkoa izan da dena. Hala ere, ikasleekin erlazionatuta dauden zenbait teknologia aurkeztu dizkigute. Artikulua 2003an idatzita zegoen eta nire ustez, ordutik ona asko aldatu da gauza, beraz zenbait arlo eguneratu beharko litzateke. Hala nola, teknologiak ez dituela arrisku handirik. Nire ustez, lehen teknologiak ez zuen arriskurik ez zelako asko erabiltzen baina gaur egun erabilpen hori asko handitu da eta etorkizunean handitzen jarraituko du. Beraz orain dauden arriskuak nabarmenak dira baina etorkizunean gehiago egongo direla uste dut.
Beste hainbat gauzen artean, praktika orduan Webuntis-ei buruz hitz egiten egon gara. Honek arreta deitu dit ez nuelako honen buruzko berririk izan eta abantaila asko daukatela ikusi dut. Nire ustez, umeak teknologia berriekin harremanetan jartzea egokia da eta mota honetako programekin asko ikas dezakete eta noizbaiten behar izatekotan eskura eduki dezakete.
Orain artekoa laburbilduz, irakasgai honetan ematen ditugun edukiak geroz eta gehiago harritzen naute. Izan ere, sarean, oso erabilgarriak diren programak daudelako eta horiek ezagutzen ez ditudalako. Baina zorionez, geroz eta ezagutza gehiago eskuratzen ari nahiz etorkizun batean erabili ahal izateko.
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina