Egun on irakurleok!
Gaur ere zuekin nago magistralean landutako gaiez hitz egiteko. Klasean, ohiko antolaketa jarraitu dugu baina gaurkoan berezitasun bat eduki dugu. Aurkeztu duten taldeen artean, bat, gure taldearena izan da!
E-gelan agertzen zen bezala, gai zehatz bati buruz egon gara hitz egiten. Hau, Edutekatik ateratakoa artikulua izan da eta "Horizonte proiektuaz" hitz egiten egon gara. Nahiko pozik atera naiz egindako aurkezpenagatik eta klasea amaitu eta gero jendea hurbildu egin zait zorionak ematen egindako aurkezpen bikainagatik. Egia esan, egindako lana ez da erreza izan, eta orduak eman ditugu lana aurrera eraman ahal izateko. Nire ustez, hartzaileak hori nabaritu dute eta guk igorleak izanik ideiak argi bota ditugula iruditu zait. Benetan, oso pozik atera naiz egindako lanagatik.
Horrez gain, nahiko lasai aurkitu dut nire burua jendearen aurrean hitz egiterako orduan eta ez dut papera ezertarako erabili. Hitz egiten hasi baino lehen "benga, ba" esaldia bota dut. Irakasleak esan didan bezala, bazirudien karga itzela gainetik kenduko nuela, baina gero nire keinuekin eta nire hitz egiteko formarekin, ikusi dute, benetan, nik horrela hitz egiten dudala eta hori ondo dagoela.
Egin dugun 20 minutuko azalpena, lerro gutxitan azaltzen saiatuko nahiz:
Aurkezpenari so egiten badiogu, "Consorcio de Nuevos Medios"-ek argitaratu duen artikulu bateri buruz hitz egiten egon gara. Hezkuntza arloan teknologia berriek hurrengo bost urteetan zehar izango duten inpaktua aztertzea da artikulu honen helburu nagusia.
Azaldu dugun Proiektu Horizontearen txostena 2013koa da eta oinarrizko zein erdi-mailako hezkuntzari bideratuta dago. Hurrengo urteetan zehar zenbait teknologia berriek ikasgeletan izango duten garapenaz gain, txosten honetan hauek irakaskuntzan izan ditzaketen erabilpena, hauen bidez ikaste-prozesua nola gauzatu ahal den eta adierazpen sortzailea nola landu daiteke azaldu dugu.
Egitasmo honen hiru argitalpen globaletan (goi-mailako hezkuntza, eskola-hezkuntzan eta museo hezkuntza), sei teknologia edo praktika berritzaile aurki ditzakegu. Hauen erabilpena, seguruenik, bost urteko epearen barruan, gaur egun hezkuntzan dauden joera nagusiekin bateratuko da.
Aipatutako sei teknologia berritzaile hauek, hiru adopzio horizontetan kokatzen dira. Horizonte bakoitzean, teknologia hauek zein epearen barruan hezkuntza joera nagusiarekin batuko diren edota nola erabiliko diren ikaste-prozesuan zehaztuko da. Horizonte bakoitzari egokitu zaion epea ondorengoa da: Adopzio horizonte hurbila, hemen aipatutako teknologia berritzaileak hezkuntza joera nagusiari atxikiko dira hamabi hilabeteko epe baten barruan; Tarteko adopzio maila, joera nagusiei bi edo hiru urteko epearen barruan atxikitu egingo dira eta azkenik; Epe luzeko horizontea, non bost urteko epean zein teknologiak hezkuntzan sartuko diren zehazten duen.
Aurkezpenean ere, bi bideo interesgarri aurkitu ditugu eta lanean txertatu ditugu. Gehienbat, zenbait aspektu ez genituelako ulertzen izan da, eta horiek ulertzeko egiten genituen bilaketen artean, bideo hauek aurkitu ditugu, eta lanean txertatzea egokia zela uste dugu modu bisualago batean ikusi ahal izateko azaltzen genituen ideiak. Hitz egiten ari natzaizuen bideo horiek, ondoren agertzen diren esteketan jarri ditut berriro ere ikusi nahi badituzue:
Hala ere, beste talde batek aurkezpen bat eman digu. Hauen aurkezpena nahiko antzekoa zen gurearekin alderatzen bagenuen, gauza batzuk amankomunean edukiz eta beste gauza batzuk aldiz, ez.
Hasteko, esan beharra dago, New Media Consortium eta
Educaeren eskurik egindako txostena dela. Oso baloratuak izan dira hezkuntza
instituzioengatik eta honetan parte hartzen duten pertsonengandik. Hala ere, komentatu digute ez dela guztiz aintzat hartu behar, bai
erreferente moduan baina ez hortik arago.
Esan diguten bezala, 2013an egindako txostenean, bi joera nabarmentzen direla ikusten
da.
-Horietako bat, Mooc-ak dira. 2008an erabili zen lehenengo aldiz
Dave Cormier eta Bryan Alexanderren eskutik. Orokorrean, ikastaro batzuk dira eta normalean
ez da ezer ordaindu behar, baina beste zenbaitetan bai.
-Azpimarratzen duten beste joera, tableten erabilera da. Hauen mugikortasuna, daukaten konekzio erraztasuna, komunikatzeko gaitasuna eta eduki interaktiboak eskura
eduki daitezkeelako asko hasi egin dira.
Gainera, ludifikazioari buruz hitz egin digute, jokoaren dinamika eta teknikak eremu ez
rekreatiboetan erabiltzea dena. Helburu nagusia, aspergarriak izan daitezkeen ariketa pixkat dibertigarriagoak egitea da, beraz, garrantzitsua da hau egiteko umea pixkat
motibatzea.
Learnning analytics-ak aipatu dituzte, baina, zer dira? Ikasleen aktibitatearekin
erlazionatuta dauden analisiak dira. Horrela, irakaslea analisiarekin ikus dezake ikasleak
ze egiten ari den, ze zailtasun, gogoak, etab dituen.
Guk egin dugun bezala, hiru dimentsioko inpresioari buruz hitz egin digute. Honen historia 1984an hasi zen
Charle Hull-enen eskutik eta elementu tridimentsionalak egitean datza.
Interesgarria iruditu zait azaltzen zebiltzatena baina jendea aurkezpen erdian joaten hasi da eta aurkezpenera adi egotea zailtzen zuten. Egia esan, errespetu falta dela iruditzen zait, ez dugulako ondo jasotzen mezua eta horrez gain, azalpena ematen duen taldeak urduri eta deseroso sentiarazten diotelako.
Hala ere, ez dut nahi aho zapore txarrarekin joan nahi eta teknologien erabilpen on bat egin behar dugula gogoratu nahi dut. Tabletei buruz hitz egiten egon garenez, ondorengo bideoa ikustea gomendatzen dizuet.
Hurrengorarte!
.




