2014(e)ko azaroaren 15(a), larunbata

Bosgarren astea: Magistrala

Kaixo berriro ere,

Aste guztietan egiten dudan bezala, aste honetan ere zuekin nago. Ez beldurtu atal honetan magistralean egin genuena bakarrik agertzen bada. Izan ere, gaurkoan magistrala eta praktikak guztiz desberdinduko ditut. 

Dagoeneko jakingo duzuenez, IKT irakasgaiari dagokion magistrala astearteetan egiten ditugu. Oraingoan, gure kideen bi aurkezpen eduki ditugu. Hainbat informazio jaso ditut beraiengandik eta ondoren agertzen diren lerroetan jarriko ditut.

1.-Hezkuntza haizeberritzeko informatika:

Lehengo taldea hezkuntza haizeberritzeko informatikaz hitz egin digu. Gaur egungo eskola, errealitatearekin konparatu dute eta batzuetan hauen bien artean liskarra sortzen dela ere azaldu digute, batzuetan ez direlako oso bateragarriak. Baina nola konpondu dezakegu hau? Esan diguten bezala, teknologiaren arabera, eskolak, hiru funtzio dauzka;

-Gizartearen ezaugarriei egokitzea, egokitzapen eta alfabetatze digitala edukiz.
-Inklusio digitala, eskolak baliabideak edukiz ziurtatzeko ume guztiek horietara heldu daitezkeela.
-Hezkuntza eredua berriztatzea, ikasleen talde lana sustatuz eta errealitatearekin bat eginaz.

Horrez gain, teknologiak ere beste mota batzuetako aukerak eskaintzen dizkigute hezkuntzan lantzeko eta honen barnean web 2.0ren erabilerak egongo litzateke. Zenbait atal desberdindu dituzte;

Blogak, wiki-akwebquest-ak, marka-gune sozialak (honen adibide ohiko bat delicious programa izango litzateke), podcast-a, mapa kontzeptualak, moodle eta bideojokoak/software didaktikoak.

Hau guztiaz gain, ondorio batzuk azaldu dizkigute, kontuan hartzekoak direnak, hala nola teknologiaren inguruan jarrera arduratsua izatea garrantzitsua dela. Adibide moduan jarri digute, ume bat ez genukeela bakarrik utziko kalean, ba teknoloekin ezta. Hala ere, azpimarratu digute teknologiarekin, elkarlana, bizikidetza edota autonomia garatzeko balioak ere eskuratu ditzakegula.

2.- Internet eta eskola:

Bigarren taldea aurkeztu digun gaia interneta eta eskola izan da.  
Gaur egun etengabe ematen ari diren aldaketak direla eta, eskoletan teknologia berriak sartzea ezinbestekoa bihurtu da. Beraz, EUkids moduko programak erabiltzen hasi dira. Hau, online programa berri bat da, internet eta horren araberako erabileran oinarrituta. Programa honen helburu nagusia, IKTrekin egindako erabilera eta jakintza ezagutzea da.

Azaldu diguten beste gauza bat eta benetan arraroa iruditu zaidana, Espainia teknologiaren ikuspuntutik, arau gutxien daukan herrialdea dela izan da, Portugalen atzetik. Hori dela eta, gurasoen artean beldurra edukitzea oso ohikoa da. Beldur horien artean, haur pornografia, ezezagunekin hitzorduak edukitzea eta internetez norberaren datuak ematea egongo litzateke.

Beldurrekin batera, programa batzuk sortzen dira erabiltzaileei lasaitzeko asmoz. Horietako bat, Sader Internet Programme izango litzateke eta honek gune babestu baten alde lanean dabiltza.

Aurreko taldea esan digun bezala, ikasleak ikasteko erabiltzen dituen programen artean, delicious edo blogniles bezalako programak egongo litzateke. Hala ere, ikasteko edo teknologien erabilera on bat egiteko, gomendio batzuk eman dizkigute. Hala nola, ordenagailua etxeko leku apropos batean jartzea, guztiona den leku batean ahal bada hobe, internetek dauzkan arriskuak erakustea edota horri buruzko zenbait erabilera positibo erakustea.

Azkenik bideo bat jarri digute eta ez genuenez denbora gehiago, galdera hurrengo magistralerako utzi ditugu. 


Esan nahiko nuke, bi aurkezpen hauetan, argi gelditu dela teknologiekin ibiltzea ez dela txantxetan ibiltzeko gauza bat. Hainbat onura dauzkan bezala, arriskuak ere baditu eta horiez kontziente izan behar gara.


2014(e)ko azaroaren 9(a), igandea

Laugarren astea

Aspaldiko,

Gaurkoan, esan behar dizuet ez dugula ez klase magistralik ez klase praktikorik izan. EHU-an magizteritza ikasten dugunok, lau-hilabeteko bakoitzean, bi aste ematen dizkigute DAL-a egiteko. 

Igaro den aste hau, lan hori egiten ibili gara eta nahikotxo aurreratu dugu. Beraz, lehen esan bezala ez dugu klase formalik izan, baina zenbait irakasle lanari buruzko zenbait azalpen ematera etorri dira, klaseak jasotzeko eskubidea daukagulako.

Hala ere, ez nahiz zuetaz ahaztu, irakurle maiteak. Nire bloga berritzen ibili nahiz. Erlojua txertatu dut, bisita kopurua edota nire argazkia. Bazen garaia zuek niri aurpegia jartzeko. Gauza batzuk beste batzuk baino errazagoak izan dira baina azkenean, guztiekin aurrera jarraitu dut.

Espero dut hurrengorako berri gehiago edukitzea zuentzat. 

Hurrengo asterarte.





2014(e)ko azaroaren 2(a), igandea

Abiaduraren argazkiak

Aurreko mezuan ikusi izan duzuenez, aste honetan zehar hainbat gauza egin ditugu. Horien artean, talde txikietan batzea izan da eta gai batzuei buruzko argazkiak aterateratzen ibili gara. Hona emen nire taldeak "abiadura"-ri buruz atera ditugunak:






Hirugarren astean egindakoa

Kaixo,

Espero dut, orain arte idatzitakoarekin gustura egotea. Nik, oraingoz, nire blogarekin buru belarri arituko naiz.

Oraingo honetan, astean zehar egindako bai saio magistralean bai saio praktikoko azalpena eta gogoeta agertuko da. Saio magistrala lehenago eduki genuenez, bertatik hasiko naiz.

Klaseko kideek beraiek landutako lanari buruzko azalpena eman ziguten. Hain zuzen ere, “5 urteko umeak ordenagailuak erabiltzen” izan zen egokitu zaien gaia. Guk sortutako talde bakoitza gai desberdin bat daukagu eta baita hori klase osoaren aurrean aurkezteko data zehatz bat. Kideek egin duten aurkezpena komentatzen egon gara eta hau besteoi gure oinarria finkatzeko balio izan zaigu. Horrela aurkezpena egiten dugunean, badakigu zelako pausuak jarraitu.

Esan dutenari buruzko komentarioren bat egin behar banu, nire ustez, txikiegiak direla izango litzateke teknologia berriekin ibiltzeko. Oraindik ez daukate formakuntza nahikorik eta sarean gauza desegoki asko aurkitu daitezke. Hala ere, hori ezin da erremediatu. Gaur egun teknologia geroz eta indar gehiago hartzen ari da.

Ikus dezagun hurrengo bideoa. Interesgarria iruditu zait 6-7 urteko haurrak nola azaltzen dieten bere aitona-amonei teknologia berrien erabilpena.



Praktika orduetan egindakoari erreparatuko diot orain;
Hasteko, RSS edo feeds-ekin lotura duen gaiak lantzen ibili ginen. Zuk nahi duzun edo gustuko duzun orrialdeetara joateko aukera paregabea da. Guk adibide moduan “hik hasi”-rekin egin genuen proba eta interesgarria iruditu zaidanez, bertan utzi dut.

Horrez gain, Gimp portable gure ordenagailuan edukitzeko zer nolako pausuak jarraitu behar ditugun ikasi genuen. Baliagarria izan dakiguke grafikoak edota argazkiak manipulatzeko. Programa honekin hiru saiakera egin genituen.

  1.- irudi bat aukeratu eta moztu. (herramientas, herramientas de transformación, recortar eta gero nahi den neurrik aukeratu eta gorde)
  2.- Argazki berarekin edo beste batekin, irudia handiagotu edo txikiagotu (imagen, escalar imagen, aukeratu nahi den tamaina eta gorde.
  3.- Irudiari pisua kendu edo konprimitu. (Daukadan irudia gordetzean, guardar como, berriro ere “guardar” eman eta agertzen den koadroan jaitsi kalitatea).

 Fotoflexer nola erabiltzen den ere ikasi genuen. Hau argazkiak editatzeko programa da. Egia esan, nik programa hau erabiltzen nuen aurretik eta nahiz eta hasieran pixkat kostatzen den, oso baliagarria da nik nahi ditudan gauzentzat.

Aste honetan gauza berri asko ikasi ditut eta horrela jarraitzea espero dut.

Ipuina. Iraide ausarta

Kaixo lagunok!

Hurrengo link-a usten dizuet liburu paregabe hau irakurtzeko. Umeei irakurtzeko eta amesteko gogoa inoiz ez galtzeko aukera ezin hobea da.

IRAIDE AUSARTA

Ipuina Iraide deitzen den neska batez doa. Bere barne grinak gidatua, magiaz beteriko bidai bat hasten du, bere aurreko bizitza alde batera utzirik. Bukaera zein den jakin nahi duzue? Ba irakur ezazue liburua.

2014(e)ko urriaren 19(a), igandea

Bigarren astean egindakoa

Kaixo berriro ere:


Oraingo honetan astean zehar Informazio eta Komunikazio Teknologiko-ko irakasgaian landu ditugun hainbat aspektu agertuko dira. Beraz, hasiera emango diogu denok batera!

http://www.blogdefarmacia.com/el-papel-de-la-tecnologia-digital-en-el-desarrollo-de-los-ninos/
Igaro dugun aste hau bigarren maila hasi dugunontzako lehen astea izan da. Beraz, urduritasuna eta urtean zehar emango genuenaren ez-jakintasuna airean geneukan. Gure sorpresarako, IKT irakasgaian, blog bat sortuko genuela esan ziguten. Eta horrela izan da.

Praktiketan, ordenagailu gelara joan eta hainbat gauza erakutsi zizkigun irakasleak.  Egun horretan berez, gure blog-a izango zen puntu nagusiak habian jarri genituen. Bigarren egunari dagokionez, gehiago zentratu ginen gauza berriak ikasteko eta gure blog-a modu honez erabiltzeko.

Aste honetan zehar gure eskura dauden hainbat web-guneetan sartu gara. Horrez gain, askotan erabiltzen dugun eta gure lanak aurkezteko tresna ohiko bati buruz zenbait gai komentatzen ibili gara. Hala nola, ze letra mota erabili, tamaina edota erakargarria izateko zer egin. Klasean egon bazara argi edukiko duzu PowerPointari buruz hitz egiten nagoela.


Bloga aberasteko eta baliabide berriak erabiltzeko asmoz, hurrengo tresnetan ere zenbait ezagutza eskuratu ditugu:


Copyscape motatako web-gunean sartu ginen bloga babesten duen gadget bat edukiz.

Creativecommons lizentzia edukitzeko ere zelako pausuak jarraitu behar diren ikasi genuen.
youtube ere, sarritan erabiltzen dugun tresna da eta noizbaiten bideoren bat txertatu nahi badugu orain badakigu zer egin.
slideshare nola erabiltzen den ikasi genuen. Gure bloga aberasteko tresna bikaina da zerbait gaietan sakondu nahi badugu.
issuu nire gaiarekin zerikusia duten beste lan batzuk topatzeko ere balio du.

Hau guztiaz gain, Ipuin bat sortzen hasi gara, bukatzen dudanean blogean txertatuko dudana.

Ikusi ahal izango duzuenez, Zaunk izena jartzea erabaki nuen. Beste hainbat ere neuzkan buruan baina ezin izan nuen hartuta baitzeuden. Pixkanaka-pixkanaka eta irakasleak erakusten digunari esker, blog hau itxura hobeagoa hartuko duela ziur nago.

Oraingoz agur esan behar dut baina laster bueltan egongo naiz.


Hurrengorarte!

2014(e)ko urriaren 16(a), osteguna

Agurra

Egun on irakurleok!

Hasiera emango diot nire blog-ari. Hona hemen nire aurkezpen laburra:
Euskal Herriko Unibertsitateko magisteritza ikaslea naiz. Aurten bigarren kurtsoa hasi dut nire ikas-kideekin batera.
Hemen nik egingo ditudan hainbat gogoeta eta lanak agertuko dira. Gomendatzen dizuet adi edotea zerbait berri publikatzen badut.

Espero dut blog honetan agertzen diren gauzetaz gozatzea. 
Besarkada bat.